“Musika iradoki egiten da”
March 31st, 2008Berria egunkariak joan den larunbateko alean Luis de Pablo konposatzaileari egindako elkarrizketa bat argitaratu zuen. EOSen 25. urteurrenaren aitzakiaren aurkeztuko duen Danzas Ocultas obrari buruz mintzatu da nagusiki elkarrizketan baina ez, elkarrizketaren bukaeran bi esaldi esanguratsu bezain eztabaidagarri bota gabe. Batetik musikaren historiaren topiko bat eta bertzetik musikaren funtzioei buruzko aipamena. Hor doaz:
“Musika ezin da hitzetara itzuli, eta hor dago bere indarra; hitzek ez dute dena azaltzen, hitza ez da gizakiaren adierazpen guztia.”
“Musika iradoki egiten da, baieztatzen denean ia beti ereserki bihurtzen da”
Ados?