RYAN KERNOA & JM SAINT PAUL @ Hazparne
April 24th, 2008[baten bila bidez]
Jean-Marc Saint-Paul / Ryan Kernoa
apirilaren 25a ostirala
21.00, Bar Xuriatea ostatua, Hazparne (Lapurdi)
Jean-Marc Saint-Paul eta Ryan Kernoa Pauen bizi dira eta bertan lan egiten dute. Musika berek ikasia dute, erneak dira, Paue aldeko taulagainetako artista aktiboak dira, hala nola parte hartzen duten : Jérôme Renault-en « Relax Ay Voo » sormarkan, Thierry Escarmant taulazuzendari eta koreografoak zuzentzen duen « Ecrire un mouvement » taldean, « Factory » musika inprobisatuen festibalean.
Badu sei urte beren bideak gurutzatzen direla eta Baten Bila hunen karietara zinez elgarretaratuko dira. Jean-Marc Saint-Paul saxofoian, theremin eta efektu elektronikoetan ariko da eta Ryan Kernoa gitarran, ahotsan eta efektu elektronikoetan. Zuzenean egiten eta desegiten den musika bat proposatuko dute, memento hortako soinu muntaketa bat, agian bizia.
Jean-Marc Saint-Paul Pauen bizi da eta bere kondu lan egiten du grafista eta plastizien gisa. Nahiz bere plazerrarentzat musika egiten duen, funtsezkoa da. Badu hamabost urte Paue aldeko talde batzuetan ari dela : Kourgane (lehen taldean), Agile Pingouin, Beesies eta berrikitan Art Flûte taldean. Gehienetan etxen lan egiten du eta batzutan inprobisaketa taldeetan edo ikusgarrien asmaketetan. 2006az geroz, Bordaleko « Compagnie des Limbes » deitu konpainia laguntzen du soinu sorkuntzak asmatuz beren obrentzat.
Ryan Kernoa ere Pauen bizi da. Bertan lan egiten du musikari gisa. « Ecrire un mouvement » egitasmoa zuzentzen du Thierry Escarmant taulazuzendari eta koreografoarekin. Badu bost urte Paue aldeko taulagainetan ibilki dela talde desberdinekin : « Relax Ay Voo » sormarkan diren Welter Quartet eta Kourgane-kin bainan ere bakarlari gisa (gitarra moldatua eta looper). Kourgane talde berriaren gitarrista da. Horiekin grabatu du Bunker Bato Club eta laster agertuko den album berria. Musika inprobisaketa egitasmoetan parte hartzen du baita ere musika sorkuntzetan ikusgarrientzat.