EZERAIKETAK & METRO KOADRO BAT @ Lezo
May 15th, 2008Maiatzaren 18a igandea / Domingo 18 de mayo, 19:00.
Gezala auditorium, Lezo.
(Mikelazuloren 8. poesiaren astearen barruan / Dentro de la 8. semana de la poesía de Mikelazulo)
3 €-rekin Ezeraiketak diskoa opari / Con entrada de 3 € se regalará el disco Ezeraiketak
METRO KOADRO BAT ikuskizuna: poesia, musika, dantza garaikidea, arte plastikoak.
Proiektu honek “Dirudimena� izeneko bakarrizketa poetiko laburrean du abiapuntua. Bertan protagonistak mundua aldatu ezin duenez, metro koadro bat aldatzea erbaakitzen du, metro koadro bat zeinean mundua, bere ikuspegitik, perfektua den.
Parte hartzaileak: Allende Arnaiz (irudiak), Maria de Bernardo (jantziak), Idoia Beratarbide (pintura), Patrizia Franco (dantza), Oier Guillan (hitzak), Alvaro Ledesma (eskultura), Joseba Loinaz (musika). Asier Sarasolak ere poema bat ere sortu zuen prozesuan.
EZERAIKETAK ikuskizuna: Poesia, musika.
Ikuskizun honek taldeko kide batek Parisera egindako bidaian du abiapuntu. Bertan, kubisten lana ezagutu eta horiengan inspiratuta, gitarra melodia bat sortu zuen. Hari horri heldu eta, taldearen laguntzaz, deskonposaketa prozesu antzekoa erabili nahi izan zuten, baina margoen ordez literatura eta musikan oinarrituz. Abiapuntu izandako gitarra melodiak gailu elektronikoen bidezko zatiketa eta berkonposaketa kaotikoak jasan zituen, eta emanaldirako sortutako testuak ere esaldien deskonposaketa eta berkonposaketak hartu zituen ardatz.
Lehen saiakera hori 15 minutu inguruko emanaldi batean bildu zuten. “Piezak� proiektuaren baitan Mikelazulo Elkartean aurkeztu eta publikoaren erantzun ona ikusita proiektua osatzea erabaki zuten. Horretarako beste partaide bat gehitu zen ekimenera. Ondoren otsailean Hernaniko Karbonera gunean eta Ernest Lluch Kultur Etxean aurkeztu zuten ikuskizuna.
Parte hartzaileak: Iker Fernandez (hitzak), Asier Sarasola (hitzak), Oscar Manso (kitarra), Oier Iruretagoiena (soinuak) eta Ander Fernandez (argiztapena).