Kostalde zaratatsuena

September 11th, 2008

847311_tn.jpg

Kantaurialdeko kostalde zaratatsuena omen du Bilbaok. Ez hondartza jendetsuenak dituelako, ezta Marbellan bezala gehien eraikitakoa delako, baizik akustikoki kontaminatuena delako. Hori dio behintzat urte osoan zehar Ibero untzi zientifikoak egin duen ikerketa batek. Honen arabera Bilbaoko kostaldea da kantauri itsasoko zaratatsuena, eta ez nolanahi gainera! Kalkulu bat egiteko, lurgainean gure belarriek oinazea sentitzeko muga 120db-koa (dezibelio) bada , gure kostaldean egindako neurketek 130db-rainoko neurriak eman dituzte. Halaere urazpian soinuaren presioa desberdina denez, honek ez du erran nahi urazpian burua sartzea belarrientzako jasanezina denik, urazpian 180db baita, adituen ustez muga larriena. Halaere datu hauek jakinik, gure kostaldean apenas bale edo izurderik ez egoteak ez luke inor harritu beharko…

3 Responses to “Kostalde zaratatsuena”

  1. ibon Says:

    Itsasoaren zaratatik pixkat aldendua, aprobetxatu nahi dut Bilbo-Bilbao toponimoen inguruan, behin Matadeixen hasi genuen eztabaida txiki hura argudiatzeko. Izan ere, alkate zalapartatsu eskuindarra dugu Bilbon.
    Bilbo eta Bilbao, biak ala biak dira euskal izenak, baina Bilbo da testu zaharretan gehien dokumentatua, eta ahoz gehien erabilitakoa, horixe da Euskaltzaindiak dioena horren inguruan ( http://www.euskaltzaindia.net/euskera/dok/50873.pdf ). Kontua da, eta hor hasi eta hazi zen gaizkiulertua, Bilboko Udalak berak bere burua izendatzeko, eta Euskaltzaindiaren aholkuari muzin eginez, BILBAO aukeratu zuela. Hala ere, deklinatzerakoan BILBOKO, BILBOTAR eta abar erabili behar ditugula dioskue, ejem…

    Adibideak jartzearen, Euskaraz Londres, Madril, Bartzelona, Bordele, Pabe, erabiltzen ditugu arazorik gabe, udal horien izen ofizialak beste batzuk izan arren. Beraz hizkuntza bakoitzak (akademiak baina batez ere hiztunak) erabaki behar du.

  2. xabi Says:

    Aupa Ibon,

    eskertzen dizkizut argibideak…
    Bilbaotik Bilbora pasako gara aurrerantzean…

  3. Begoño Says:

    Beties kama kantatzen tatzen tatzen tatzen tatzen tatzeeeeen

    nor gera glup zer gera glup

Leave a Reply