HORMAK URTU

August 7th, 2008

frontoia_hormakurtu.jpg


abuztuaren 9a larunbata, 19,30
Oteiza frontoiak, AZKOITIA (Gipuzkoa)

Heldu den abuztuaren 9an, larunbatez Donostiako Musika Hamabostaldiak Jorge Oteizaren lana eta pertsona omenduko ditu Azkoitiko Oteiza frontoietan. Hortarako bi emanaldi aurkeztuko ditu: “Hormak Urtu” Xabier Erkiziak konposatutako eta Iban Urizarrek, Judith Monterok, Ibai Gogortzak eta Iñigo Telletxeak interpretatuko duten obra, eta Javier Perez de Azpeitia pianojolearen piano emanaldia (Schoenberg, Ravel eta Aita Donostiaren konposizioekin). “Hormak Urtu” Oteiza frontoien soinuzko itzulpen ariketa bat da, 7 frontoiek osatzen dituzten anguloak interpretatuz eta hauek soinura aplikatuz sortutako konposizioa. Musikariek ehiztari baten eta pregrabatu elektroniko batzuen laguntzarekin joko dute frontoiaren planoan oinarritutako notazio grafikoa, frontoien horma zurrunak (pareta eta izotza aldiberean) urtutzeko.

Leave a Reply