INPERNUKO POZA VI

September 8th, 2008

Digital_Crom_Nera_small.jpg

Euskal Herriko Trikitixa elkarteak “Inpernuko Poza” izeneko jardunaldien 6. edizioa martxan jarri du aste honetan. Aurtengo aukeratutako gaia “Teknologia berria” da, eta helburu horrekin bi ezohiko (alegia, trikitilariak ez diren, edo trikitxaren mundua “kanpotik” ezagutzen duten) gonbidaturen hitzaldi bana aurkezten ditu egitarauak: Kaki Arkarazo teknikari eta musika produktorearen “Teknologia berrien ezarpenak musikaren munduan” eta Xabier Erkiziaren “Trikitixa, orijinala edo kopia?”, non trikitixak historikoki egile eskubideen aferarekin mantendu duen erlazioa azalduko den.

INPERNUKO POZA, TRIKITIXAREN VI. JARDUNALDIAK

- TEKNOLOGIA BERRIA –

Irailak 8, astelehena:
Victoria Eugeniako prentsa aretoan: 11.00

Prentsaurrekoa: Inpernuko Poza Trikitixaren VI. Jardunaldiak eta Jardunaldiak 2003-2005 liburua aurkeztuko dira

Irailak 9, asteartea:
Donostiako Udal Liburutegiaren Sotoan: 19:30

Hitzaldia: TEKNOLOGIA BERRIEN EZARPENAK MUSIKAREN MUNDUAN
KAKI ARKARAZO. Garate Estudioak. Negu Gorriak.

Irailak 10, asteazkena:
Donostiako Udal Liburutegiaren Sotoan: 19:30

Hitzaldia: TRIKITIXA, KOPIA EDO ORIJINALA?
XABIER ERKIZIA. ERTZ Bertze musikak ; AUDIOLAB Arteleku

Irailak 11, osteguna:
Victoria Eugeniako Club Aretoan: 20:00

Kontzertua: Carles Belda, Javi P3z eta Jon Lomberas
Asier Ercilla eta David Nanclares

Leave a Reply