“Zenbat aldatu den inprobisazioa, Lester…”
October 25th, 2008Bizarra bikoteak webgune berria estreinatu berri du, non soinu inprobisazioen grabazioez gain, hauen inguruko testuak ere argitaratzeari ekin dioten. Testu horiek izan daitezke narrazio txikiak, izan daitezke hausnarketak…soinua hitz bihurtzea asmoa, finean. Radio 3 irratiko Discópolis saioko José Miguel Lópezek egin zuen lehena, urtarrilaren 12an Fikako Azkarren baserrian grabatutako inprobisazio baten gainean, eta Xabier Erkizia izan da haren lekukoa hartu duena. Gorlizko Xurrut tabernako grabazio bat abiapuntu hartuta, inprobisazioaren beraren gaineko hausnarketa bat proposatzen du, erantzunik gabeko galdera saldoa boteaz. Guzti hau, Lester Bowierekin izandako elkarrizketa imaginario baten bidez.
Zenbat aldatu den inprobisazioa, Lester…
October 25th, 2008 at 4:45 pm
Egia erran, nahiz eta hala gelditu den “ausazko” elementu gehigarri bati esker…
baina berez Lester Bowie-rekin zen elkarrizketa…
October 25th, 2008 at 5:05 pm
Ups! Zuzendua. Argazkia ere zuzentzea gehiegizkoa iruditu zait…
October 25th, 2008 at 6:42 pm
lasai, nik aldatu ta zuzenu dut,jeje!!!
October 27th, 2008 at 8:35 pm
ez zenuten aldatu beharrik!!!
inpro baten inpro baten inpro bat ere bazen!