Laister heldu da AKAUZAZTEren berria

February 4th, 2009

Eta Akauzazteren lehen kontzertuaren aitzakian Nontzeberrin topatu dugu Azkoitiko hirukotearen lan berriari buruzko aipamena. Diskak “Danok” izanen du izena eta laister entzungo dugula espero dugu!

2009ko udaberrirako Danok disko berria izango du kalean Akauzaztek. Ohi bezala, dena Matadeixen landu dute eta Anjel Katarainek ekoitziko du -Ur Gardenak (1998, Esan Ozenki) diskoan egin zuen moduan-, eta besteak beste Xabier Erkizia, Tzesne eta Andoaingo Txalaparta Eskolakoek esku hartu dute. Diskoa “bereziki Josetxo (Anitua), Mikel (Laboa) eta besteoi eskainia” dago.

Taldearen ardura ahalik eta osoena izateko asmoarekin, hala nola harreman zuzenaren alde egoteagatik, azken garaiotan autoekoizpenean are gehiago sartzea aztertzen ari dira: “Internet eta antzekoek elkarren arteko harremanak ahalbidetzen dituzte, ohiko merkatu basatitik at”.

Horregatik Creative Commonsen lizentziapean aritzea erabaki dute. “Mugimendu honen aldeko gara, gure musika nahi bezala kopiatu eta zabaldu dezakezu (zer hoberik guretzat?), beti ere dirua ez egiteko asmopean eta informazio zuzena jarriz; noren musika den, eta zein disko den”.

Halaber, hona hemen azken azken bi urte eta erdi isilean egon ondoren eskainiko dituzten kontzertuen zerrenda: Madril (Siroco): otsailaren 7an Eten eta Atomizador taldeekin batera, Azkoitia (Matadeixe) maiatzaren 1ean, eta Bilbo (L’Mono) maiatzaren 9an.

Nontzeberri

One Response to “Laister heldu da AKAUZAZTEren berria”

  1. Oier IA Says:

    Baditugu entzuteko gogoak!!

Leave a Reply