SIGNAL eta ENTZUN!

February 9th, 2009

signal.jpg

Orain gutti arte hilabetekaria eta orain nagusiki webgunea bihurtu den ENTZUN! musika aldizkariak (orain nola deituko genioke, webzine?) Raster Noton disketxean lanak argitaratzen dituen Signal taldeko kideekin elkarrizketa bat argitaratu du berriki. Joan den udazkenean Bilboko MEM jaialdira egindako bisita aitzakitzat hartuz, Antton Iturbek momentu honetan musika elektroniko garaikidearen estetikan eragin eta itzal luzea duen plataforma honetako hiru artista Carsten Nicolai (Alva Noto), Frank Bretschneider eta Olaf Bender (Byetone) bildu zituen beraien lanaren inguruan mintzatzeko. Zientzia eta matematikarenganako interesa, estetika, disketxea eta bertze hainbat gai ukitzen ditu elkarrizketak.

http://www.entzun.com/entrevistas_view.php?uuid=2006

Leave a Reply