heriotzak 2005 RIP

December 27th, 2005

Zinez, urte latza izan da musika esperimentalarentzat. Zoritxarrak jota dabil mundu hau 2005ean sorkuntza mota honen historian izugarrizko aportazioak egin dituzten musikariak joan baitira gure artetik. Udaberrian KOJI TANO aka MSBR musikari/aktibista/lagun japoniarra izan zen minbiziak jota hil zena; udan ROBERT MOOG (Moog sintetizadorearen asmatzailea) eta LUC FERRARI konposatzaile haundia eta negua hasi bezain laister DEREK BAILEY inprobisazioaren gurasoetako bat. Zinez gaur egun musika esperimentala bezala ezagutzen duguna ulertzeko lau ezinbesteko sortzaile.
Horrelakoetan esan ohi den bezala, baina aldi honetan inoiz baino arrazoi gehiagorekin, beti geldituko zaigu beraien musika.

Agur eta ohore.

Leave a Reply