ARTO ARTIAN aurkezpena / presentación

May 20th, 2009

Artoartian plataformaren 3. katalogoaren aurkezpena, Kultur hamabostaldiaren barruan
Presentación del 3ª catálogo de la plataforma Artoartian dentro de la quincena cultural de Lemoa

LEMOA.jpg

- Aurkezpen hitzaldia / Charla de presentación
- Kontzertuak: Zubizarreta, Bizarra

maiatzaren 22a ostirala / viernes 22 de mayo
19:00 / Jubilatuen etxea-Hogar del Jubilado . Lemoa (Bizkaia)

Lemoan aurkeztuko duguna gure 3. katalogoa da edo, nolabait, katalogoaren 3. eguneraketa. Katalogo berrian honako artista hauen azken lanak gehitu dira: T, Gora Japon, Eten, Billy Bao, Baseline, Volonté, Xabier Erkizia, Gaizka Sarasola eta Fernalia.

Plataformaren aurkezpenarekin batera kontzertu bikoitza ekarriko dugu Lemoara. Bitxia bada ere, joko duten bi taldeok Arto Artianeko kideak dira baina ez dute euskarri fisikoan lanik argitaratu. Bai ordea euskarri digitalean, interneten bidez.

Junto a la presentación de la plataforma traemos dos conciertos a Lemoa. Y curiosamente las dos bandas que participarán en el concierto son miembros de de Arto artian aunque no han publicado ninguna referencia “física” hasta la fecha. Sin embargo han publicado en formato digital, vía internet.

Bizarra
Iban Urizar ta Mikel Etxegarai gara BIZARRA. Inprobisazioak izugarrizko garrantzia du gure musika sortzerako orduan; Free Jazz-a, inprobisazio askea eta elektronika experimentala, bateria eta trompeta erabiliaz elektronikaren abantailak aprobetxatzen ditugu gure musika haratago eramateko. Jazza askea denean edo elektronikaren bitartez paisaiak marraztu nahi direnean, baita klasikoek narrazioak konpasetan banatzen zituztenean. Soinu bortitz edo eroak nahasten ditugu, film beltzenaren notak emeki joaz, soinuaren materiaz aprobetxatu espazioak birsortzeko. Bizarra, Bzz….rrrrrr….Bzzzzzz………..rrrrrrrrrrrrrrrr.

Zubizarreta
Ibon Rg & Maite Arroitajauregi minimalismo eta inprobisazioaren uretan igerian dabilen bikotea dugu. Alde batetik Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977) dugu, cello-jotzailea, azken urteetan hainbat proiektutan murgilduta egon dena (Anari, Lisabo, dantza, zinema…) eta aste honetan bertan Mursego izenpean Bat izeneko diskoa plazaratu duena, eta bestetik Ibon RodrÃŒguez (Sestao, 1978), bandoneoia jotzen duena proiektu honetan baina azken garaian Eten, Le Noise eta bakarka ( www.ibonrg.net ) aritu izan dena.

Leave a Reply