JON MANTXI: Ia dena. Komiki bilduma
June 10th, 2009Besteak beste, Gora Japon taldeko kide den Jon Mantxik azken hamar urteotan, 1997tik 2007ra, hainbat egunkari eta bertzelako publikaziotan argitaratutako komiki tira guztiak bildu eta liburuxka bakarrean aurkeztu ditu. Hauen artean Euskaldunon Egunkaria, Berria, Ostiela, Nabarra, Baleike, Aizu! eta abarretan argitaratu ziren komiki zintak, orrialde batekoak edo istorio luzeagoen bilduma da “Ia Dena”. Tartean inoiz argitaratu ez ziren ale batzuk ere badaude.
Euskara hutsean, helduentzako umorezko komiki bat. Eguneroko gaiak ikuspegi pertsonal batetik landuak, ironia garratza eta absurdoaren mugetan. Liburua mantxi berak argitaratu du, beraz momentuz, lortzeko modu xuxenena berekin kontaktuan jartzea da: jonmantxi@hotmail.com