PLANETK

July 27th, 2009

planetk.jpg

Kurdistan bezalako estaturik gabeko nazio batek Veneziako arte biurtekoa bezalako ekitaldi (ponposo) batean pabilioi bat eduki dezakela ulertzea zaila bada, are zailago egin daiteke zenbait artista euskaldunek Kurdistaneko pabilioian zenbait lan erakutsi ditzazketela sinistea. Baina, ezustekoak eta ulertzeko gaitzak diren gertakariak gertatu ohi diren bezala, gertatuko da Venezia-Kurdistan-Euskal herria arteko lotura hori. Heldu den aste honetan izanen da, Veneziako arte biurtekoaren ekitaldi kolateralen barnean, PlanetK izeneko espazioan, Venezian, ACEren eskutik, urezko eta ez urezko kanale aunitzen artean. Bertan izanen dira Oier Etxeberria, zuzeneko emanaldian eta irudizko lanean, Ornitorrinkus (Maialen Lujanbio, Judith Montero, Ibai Gogortza, Iñigo Telletxea eta Xabier Erkizia) hitz eta hotsekin jolasean, Asier Gogortza eta Xabier Erkizia elkarlanean (site-specific) instalazio bat aurkeztuz, eta Soinumapa egitasmoa (honen arduradun bi) eta berau osatzen duten ehundaka soinu. Halako esperimentu batek zein ondorio eman dezaken denborak erranen du, beharbada egun gutxi barru eta beharbada biurtekoak irauten duen hilabetetan. Modu batera edo bertzera, udaoro Veneziako kanaleei ikaragarrizko kiratsa dariela diote, artez inguratuta egonik ere….

Si resulta dificil, o cuanto menos inusual, que una nación sin estado como Kurdistán cuente con un pabellón propio en la pomposa Bienale de Arte de Venecia, más dificil resulta saber que varios artistas vascos pueden mostrar algunas obras dentro de dicho pabellón. Pero, así como suelen ocurrir los imprevistos o los acontecimientos dificiles de entender, esta conexión Venecia-Kurdistan-Euskal herria ocurrirá y pronto. Será la semana que viene, dentro de un evento colateral del la bienal llamada PlanetK, en Venecia, gracias a ACE, entre muchos canales de agua y otros tantos de no-agua. Allí estarán Oier Etxeberria, con trabajo visual y en directo, Ornitorrinkus (Maialen Lujanbio, Judith Montero, Ibai Gogortza, Iñigo Telletxea y Xabier Erkizia) jugando con las palabras y los sonidos, Asier Gogortza y Xabier Erkizia presentando una instalación (site-specific) y el proyecto Soinumapa (con dos representantes) con los sonidos que lo conforman. Sólo el tiempo mostrará los resultados de semejante experimento, quizás en unos pocos días, o quizás en los meses que dura la bienal. De todas formas dicen que en verano los canales de Venecia huelen mal, hasta con arte alrededor….

One Response to “PLANETK”

  1. Xabier Erkizia Says:

    BERRIA DIXIT:

    http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-07-26/036/005/Euskal_Herritik_Veneziara_Kurdistanetik_barrena.htm

Leave a Reply