[audiolab] ZARATA ETA KAPITALISMOA
September 3rd, 2009Eztabaidarako eta topaketarako gonbidapena.
Zarata & Kapitalismoa: Desegin, ulertu eta eta elkarrekin denbora banatuz
Gonbidatuak: Mattin, Emma Hedditch, Anthony Iles, Howard Slater
Irailaren 14tik 17ra > ARTELEKU, Kristobaldegi 14, DONOSTIA (Gipuzkoa)
Kapitalismoak gure zentzumenak eskuratzen baditu “arretaren ekonomiaren” zerbitzura jartzeko, has gaitezen gure zentzuak, gure sentitzeko gaitasunak, gure pertzeptziorako gaitasunak berreskuratzen. Mintzenganako guda has dezagun!
Hizkuntz alienatua zarata da, baina aldiberean zaratak baditu bertzelako baliabideak, diskurtsiboak baino afektiboagoak edo dogmatikoak baino enigmatikoak izan daitezkenak, batek daki.
Zarata nahiz inprobisazioa praktika arriskutsuak dira “hauskor bihurtzen” direnak. Baina halaere arriskuok erantzunkizun sozial bat suposatzen dute, “gezurrezko askatasunetik” haratago eraman gaituzketenak.
¿Hau al da honelako esperimentu batean esploratu beharko genuena?
¿Huts egiteko prestatzea, prestatzeko huts egitea, gezurrezko ziurtasun hortan huts egitea; edo geure burua pixkat desegin eta elkarbanatzea?
Dena da posible. Baina zergatik seaskatik eskenatokigainera,ikasgelatik tabernara, beti gutaz espero dena egiten dugu?
Zer da hortara behartzen gaituena? hortara presionatzen gaituena?
Zein izan daiteke gure akzio eremua egoera jakin bakoitzean?
Nola alda genitzazke gure erlazio sozialak hemen eta orain, edo bertze momentu jakin batean?
Nola mugitzen dira gure gorputzak espazioan?
Nola informatzen dituzte gure zentzuek gure pentsamenduak?
Nolakoak dira gure erresonantzia eta isiltasun musikalak?
Zer erran nahi du horrek jende desberdinarentzako?
Nola erabakitzen dute gure klaseak, jeneroak eta sexualitateak egiten duguna, pentsatzen duguna eta gure musika egiteko modua?
Musika tresnarik gabe eta nortasunik gabe jo ahal dezakegu?
gure musikak egiteko baldintzek gure jotzeko modua eragiten badute, saia gaitezen beraien bidez sentitzen, beraiek ahal eta gehien ulertzen, gero gure baldintzak aldatzeko.
Ez ditzagun ready-made metodo eta formak erabili, gure metodo eta moduak topa ditzagun.
Noise & Capitalism liburuaren argitalpena ospatuz esperimentu performatibo honetan 4 egun elkabanatu nahi ditugu, non teoria, kokatzen garen espaziotik ez den urruntzen. Mintzatuko gara, irakurriko dugu, antzeztuko dugu eta gure artean nahiz liburu honetan argitaratzen diren zenbait idatzirekin erlazionatuko gara. Baina idatziok ez dira errefelexio modura erabiliko, baizik elkarrekin espazioa eta denbora partekatzeko era praktiko modura baizik. Ez dugu esperimentu hau ez tailer ez irakurketa talde gisara definitu nahi, baizik, denbora desegin, ulertu eta elkarbanatzeko ariketa baizik, sortuko den egoeraren aukera politiko nahiz sortzaileak elkarrekin esploratzeko helburuarekin.
Izen ematea doakoa da. Hortarako bidali zure izen-abizenak eta kontaktua arteleku@gipuzkoa.net helbidera.
Ekitaldi hau Artelekuko AUDIOLABek antolatu du, ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren 10. edizioaren egitarauaren barne.
BIOGRAFIAK:
Mattin zaratarekin eta inprobisazioarekin lan egiten duen euskal herriko artista da. Bere lana musika produkzio esperimentalen estruktura sozial eta ekonomikoak azaleratzeko ahalegina da, eta hortarako zuzeneko emanaldiak, idatziak edo grabaketak sortzen ditu. Sakada, Billy Bao eta DAEFLAG HAEMORRAGE/HAIEN KONTRA taldeetako kide da. Berriki Noise & Capitalism liburuaren ko-editore lanak bete ditu.
www.mattin.org
Anthony Iles, Londonen bizi den idazle, editore eta xentimorik gabeko espekulatzailea da. Mute eta Metamute online aldizkarientzako editore lanak betetzen ditu. “All Knees and Elbows of Susceptibility and Refusal” eta˜The Lower Lea Valley as Fun Palace and Creative Prison” panfletuak argitaratu ditu (azken hau Tom Robertsekin batera) bere kabuz, eta Noise & Capitalism liburuan ko-editore lanak bete ditu.
http://saladofpearls.blogsome.com/
http://unemployedcinema.blogspot.com/
http://metamute.org
Howard Slater Londonen bizi den idazle, ikerlari eta kontseilaria da. Bere idatziak Datacide, Noisegate, Resonance Magazine, Infopool, Brek/Flow eta Mute bezalako aldizkarietan argitaratu izan dira. Azken aldian Howard “Guda Mintzetan” kontzeptua jorratzen dabil.
Emma Hedditch idazlea eta artista da. Emakumezko edo queer musikari eta artisten DIY (Do it Yourself, Egin ezazu zeunek) praktikak erakusteko helburua zuen Her Noise erakusketan parte hartu zuen, South London Gallery (London). Bere lanak, bertze gauzen artean, elkarlan eta bizitza pertsonalean sortzen diren erlazio sozialak aztertzen ditu. Gehienetan ahotsa erabiltzen du, bere idatziak irakurtzeko eta egoera izugarri intimoak baina intentsoak sortzeko. Horrela entzulegoa bere kondizioaz jakitunago bihurtzea (genero, sexualitate eta orokorrean egoerarekin erlazioan) lortzen du. Hedditch Noise & Capitalism liburuaren azal kontzeptualaz arduratu da.
+ info: blogs.arteleku.net / www.mattin.org / www.ertza.net
September 15th, 2009 at 8:40 pm
[...] http://blogs.arteleku.net/audiolab/?p=2578 [...]