0 (FOR RADIO)

November 3rd, 2009

0froradio.jpg

Stephane Garin (0 ensemble, Le Garazi philantropik…) eta Catherine Luro (Baten bila…) dira 0 (for radio) irratsaioaren arduradunak. Saioa RADIO KULTURA online irratian entzun daiteke, baina aitzitik saioaren blogean badago jakiterik ze musika jarriko duten aurkezleek. Neurri haundi batean, erran daiteke 0 (for radio) honek bere garaian Les Tons Voisins saioak hasitako ibilbideari jarraipena ematen diola (Luro ere tartean zen orduko hartan), beharbada rock doinuetatik pixarren bat zabalduz eta musika tradizio desberdinak gehituz irratiaren bidaietan. Halaere garbi dago saioaren gidariek prejuizio gutti dutela musika aukeratzerakoan, 0 saio bat entzuteak nahitaez bidai gutxienez aski eklektikoak egitera eramaten baitu entzulea. Modu batera edo bertzera, musika interesgarriak, irratietan ezohikoak, entzun ahal izanen dira itxura batean hutsari omen egiten dion saio honetan. Zeroa, ez baita hutsa.

[http://oforradio.blogspot.com/] [radiokultura]

Audio clip: Adobe Flash Player (version 9 or above) is required to play this audio clip. Download the latest version here. You also need to have JavaScript enabled in your browser.

Leave a Reply