EUSKAL DORKBOT

May 29th, 2006

People doing strange things with electricity
Jendea elektrizitatearekin gauza arraroak egiten

euskal dorkbot euskaraz | castellano | frances


dorkbot_logo.jpg

Zer da ??!
Dorkbots delakoak jendarteko topaketa goxoak dira. Gune egoki lasaiean, tokiko jendeak bere ideiak, aktibitateak, aisaldiak aurkezten dizkio jende desberdinari. Energia iturritzat elektrizitatea duten sorkuntza lanak dira aipagai.

Nola gertatzen da ??!
Gehienetan arratsaldeko bilkurak dira, ordu bat/ordu bat terdikoak. Giro lasaiean, elkarrizketarentzako egokia. Dorkbots guziak desberdinak dira eta euskal dorkbotaren egutegia oraindik egitekoa dago, gure zabalpen zerrendetan parte hartuko duzuenen arabera.

Nola egiten da ??!
Dorkbot bilkura batetarat joan nahi duzue edo hurrengoko hitzorduen berri jaso nahi duzue, ondoko helbide elektronikoan gure zerrendan izena eman dezakezue : euskaldorkbot-deia
Mintzatzerat etorri nahi baduzue, zerbait aurkeztu edo elektrizitateari buruzko gure web mintzaldietan parte hartu. Utzi zure helbidea beste huntan : euskaldorkbot-eleketa

Baina nor ??!
Asmatzaileak, zaleak, artistak, injeniariak, musikariak, informatikariak, ikasleak, besterik gabe zerbaitetarako gogoa dutenak.. hots, elektrizitatearekin egin daitekenaz interesatuak zirezten hainbat jende desberdin!

Nun da beraz ??!
Noizbehinka Baionan, noizbehika Donostian, ideia zehatzak baditugu baina nahiago dugu zer gertatzen den ikusi! Ideiarik ? Mezu bat bidali !

Noiz ?
Hurrengo bilkura, berriz ere, zuen erantzunaren arabera gertatuko da, beraz, bota! Horiek horrela, berriki maiatzaren bukaeran egin genuen lehen ekitaldia.

Dorkbot hemendik abiatu zen.
Gaur egun dorkbotak badira munduan zehar.
Xehetasun gehiagoren beharra ? Adibiderik ikusi ahal nahi duzue ? Huna gure Londres-eko lagunen dorkbot baten irudiak. Xehetasun guzientzat, mezu elektroniko bat

Leave a Reply