KAFEA ETA GALLETAK #19: HUMOR VITREO / HUGGY BEAR
June 30th, 2010KAFEA ETA GALLETAK 19. saioa
Uztailaren 3a larunbata / Sábado 3 de julio
Gernikako Gaztetxea(mapa), Gernika (Bizkaia)
18:00 / Disko entzunaldia / Audición del disco
HUGGY BEAR “Taking the Rough with the Smooch”
19:00 Kontzertua / Concierto
HUMOR VÍTREO
Humor vítreo Jose (Afeite al perro) eta Ana (Corazón Salvaxe) dira, gure lagun onenetako bi, eta Madriletik etorriko dira copyrigth-ari eraso egitera. Ue! Haien kanta gogokoenekin txikitan egiten zituzten soinu-kolaxei buruz hitz egiten hasi zirenean sortu zen taldea. Gustuko zituzten diskoetako soinuak distortsionatzen, luzatzen, mututzen, sanpleatzen hasi ziren, jolasean, zerbait zaratatsua, mistoa, nahasia lortzeko: jatorrizko materialak zein diren antzematen uzten ez duten kolaxak. Punkderfonia!
Huggy Bear Riot Grrrl-aren funtsezko taldeetako bat izan zen, eta mugimenduaren Ingalaterrako erreferente nagusia. Erostezinak, misteriotsuak, basatiak eta zeharo liluragarriak, inoiz ez zituzten haien izen osoak adierazi, ez zioten elkarrizketarik eman fanzine ez ziren komunikabideei, eta sistemak kontratu diskografiko bidez haiek bereganatzeko egin zituen zenbait saiakerari ezetz esan zioten eta punk borrokalaria argitaratzen zuten diskoetxeetan atera zituzten beti diskoak (Wiija, Kill Rock Stars, Gravity). Eta onena dena: gaztetxoen iraultzarako bonba sonikoak konposatu zituzten (girl/boy revolution zen haien leloa); “Her Jazz” izan zen guztietan onena, riot himno nagusia, Bikini Kill-en “Rebel Girl”ekin batera.
————–
Humor vítreo son Jose (Afeite al perro) y Ana (Corazón Salvaxe), dos de nuestras mejores amigas, y van a venir desde Madrid a asaltar el copyright. Oe! El grupo se formó cuando comenzaron a hablar de los collage que hacían de pequeñas con sus canciones favoritas. Comenzaron a jugar distorsionando, alargando, enmudeciendo, sampleando los sonidos de los discos que les gustaban, para conseguir algo ruidoso, mixto, alborotado: un collage donde no se reconocen los materiales de origen. Punkderfonía!
Huggy Bear fue uno de los grupos claves del Riot Grrrl y la punta de lanza del movimiento en Inglaterra. Insobornables, misterios@s, salvajes y absolutamente fascinantes, nunca revelaron sus nombres completos, se negaron a dar entrevistas y fotos a medios no fanzineros y rechazaron unos cuantos intentos de absorción del sistema en forma de contrato discográfico editando siempre en sellos de punk combativo (Wiija, Kill Rock Stars, Gravity). Y lo mejor de todo: compusieron auténticas bombas sónicas de revolución adolescente (girl/boy revolution era su lema), la mejor de todas “Her Jazz”, himno riot por excelencia junto a “Rebel Girl” de Bikini Kill.