Xabier Erkizia & Lesakako Txistulari taldea
August 9th, 2006HUTSAREN BOROBILA:
Homenaje a AITA DONOSTIA
AITA DONOSTIAri omenaldia
KONTZERTUA / CONCIERTO
Xabier Erkizia / Gaizka Sarasola / Lesakako Txistulariak / Lesakako Abesbatza / Xabier Silbeira / Estitxu Arozena
abuztuaren 12a larunbata / sabado 12 de agosto 18:00
AGINA, Lesaka (Nafarroa)
dohain / gratis
Aita Donostiaren omenezko ekitaldia
Lesakako Txistulari Taldea (Gaizka Sarasola, zuzendaria)
Estitxu Arozena eta Xabier Silveira, bertsolariak
Xabier Erkizia, musikaria
Acto en homenaje a Aita Donostia
Grupo de Txistularis de Lesaka (Gaizka Sarasola, director)
Lesakako Abesbatza (Mª Sol Pérez, directora)
Estitxu Arozena y Xabier Silveira, bertsolaris
Xabier Erkizia, músico
antolatzailea / organiza:
Quincena Musical de San Sebastián | Donostiako Musika hamabostaldia
Lesakako Udala
+ info:
August 9th, 2006 at 9:10 pm
Hauxe interesgarria! Ikusia nuen musika hamabostaldiaren barruan kontzertu bat egingo zela Agiña tontorrean, baina gaurko egunkarian ikusi dut bertan joko duzula. Tronpaketekin kointzidituko ez balu…joango nintzateke txirrinduan han gora, bestela ere gustatzen zait inguru hori ibiltzeko eta(grabaketak egiteko ere oso ongi dago). Bakarrik jo behar duzu, edo txistulari taldearekin? Post honen izenburuagatik diot, “Xabier Erkizia & Lesakako Txistulari taldea”.
Beste gauza bat…musika hamabostaldiaren webgunean artisten artean Mixel Etxekopar agertzen da, baina ez dut egitarauan inon ere ikusten…ez dakit nik ez dudan ikusten edo agian beste talde-izen batekin agertzen ote den eta nik jakin ez. Ikustera joan nahiko nuke eta…
August 10th, 2006 at 4:06 pm
ba bai, azkenean ea espero EZ nuen bezala tronpaketen erdi erdian izanen da kontzertua…. emanaldia berez kontzertu kolektio baten gisakoa da, alde batetik bertsolariak, bertzetik abesbatza eta azkenik txistulariak (egia erran ordean adlrebes izanen da…). Nik txistulari taldearekin, gaizka sarasolarekin eta abesbatzako kantari batekin eginen den konposizio bat prestatu dut, aspaldian beraiekin jotzekoa! urte aunitzetan txistulari taldearekin jo bait nuen atabala….
eta tira, esperientzia polita izanen dela ziur nago, ensaioak bezala gertatzen bada behintzat, kontent!
eta etxekopar, ba egia erran ez nekien hamabostaldian parte hartuko zuenik…
ei, milesker interesarengatik!