MURSEGO, BIZARRA @ Museum Rezola

October 19th, 2010

rezola

BIZARRAMURSEGO

Urriaren 21a osteguna / Jueves 21 de octubre
19:30 / Museum Cemento Rezola, Añorga, Donostia-San Sebastián
Doan / gratis

Zementuari eskainitako museo batetik inoiz iritsi zaigun proposamen berezienetakoa izanen da seguruaski kontzertu hau, bere aldetik ere berezia izanen dena nonbait. Jakin dugunez Bizarra taldeko kideek adibidez museoa bera erabiliko dute musika tresna nagusi bezala. Zementu musika? musique “concrete”???

image001

2 Responses to “MURSEGO, BIZARRA @ Museum Rezola”

  1. rutman Says:

    eta nola joan zen musike concrete delakoa????

  2. Xabier Erkizia Says:

    Nere belarrietatik pasa zena behintza eder! jajaja…
    Bizarrak emanaldi ederra egin zuen, bereziki lehen zatian, non elegantzia haundiarekin eta asiako ekialdeko musiken ikutu moduko batekin ilunabarreko saioari hasiera ezinhobea eman zioten. Gero, egoerarekin inprobisatzen hasi ziren, museoko objektu, tresna eta idatziei atentzioa jarriz. 20 minutu inguru iraun zuen. Nere iritziz espazioarekin jokatze horrek fabore haundia egiten dio bikote honi, beraien proposamena zabaltzen duelako eta inprobisazioak barnera begiratzeko duen joera hori kanpora begira jartzen duelako, haize frexkoari toki eginez.
    Eta gero Maite-Mursego-cello-neska-banpiroak bere ohiko saioetako bat egin zuen, eta ohiko diot iada ez dakidalako ongiegi edo gaizki ohitu gaituelako bere kobazulora hain erraz sartzen. Nagusiki “bat” diskoko kantuak jo zituen baina baita laister argitaratuko duen lan berriko aurrerapen pare bat ere. Nik, pertsonalki Ernst Reijsegerren ukitu hori hartzen duenean (my laptopist, Tanqueray) ezin diot ezetz erran bere musikari….
    Azken finean, ilunabar ezohikoa (lekuarengatik, egunarengatik) baina zinez kurioxoa. Bere humiltasunean ederra.

Leave a Reply