ISILTASUNA Anduk entzun bezala

October 25th, 2010

Berriki Espainiako Literatura (saiakera atalean) Sari Nazionala saria jaso duen Anjel Lertxundik eta orain urte gutxi audiolabek antolatu Stock13 egitasmoan entzun genuenak, Berria egunkariaren orrialdetan egunero proposatzen digun zitan isiltasuna izan du hizpide, edo isiltasun eza xuxenagoak izateko. Eta guk egunero bezala ezin izan diogu hutsik egin bere hitzei, are guttiago entzumena duenean xaxatzen.

tv_silence

Isiltasuna

Telebistak bere etsairik handiena balitz bezala gorrotatzen du isiltasuna: denboraren zirrikitu guztiak bete behar izaten ditu ardailarekin, isiltasuna ez dadin inondik sartu. Beldur dio isiltasunari, bertigodunak amildegiari bezala. Aktore batek isiltasunak tartekatzen baditu bere jardunean, zuzendariak aginduko dio mugitzeko eta bizkortzeko jarduna, zapping-zapping egin dioten katuak bezala egiten baitio publikoak ihes isiltasunari…

Hotsik gabeko bi minutuko bideo bat egin berri dute Bretainia Handian telebistarako. Tenislari, musikari eta aktore, hainbat aurpegi ezagun agertzen da bertan. Denak isilik. Begiradak, zirkin pentsalariak, kezka, desioa…

Hamar segundoko aurrerapen bat banatu dute. Ikusgarria da guztiz. Baina inondik ere ez isila. Nik, behintzat, bonba-hotsak entzuten nituen bideoa ikusterakoan. Behin izango isiltasuna entzuteko parada, eta ejertzitoa omentzeko egin omen dute bideoa.

Leave a Reply