BULEGOA AHORA

November 17th, 2010

Ahora (badirudi euskarazko eta gaztelaniazko hitzjokoa dela) edo orainekin abiatu ditu Bilbon BULEGOA Z/B egitasmoak bere ekitaldiak. Joan den astean Gora Japon taldearen eskutik ateak ireki bezain pronto gertatu da, eta gelditzeko intentzio haundirik ez duenaren itxura guztiak ditu. Miren Jaio, Leire Vergara, Isabel de Naveran eta Beatriz Caviak martxan jarri duten bulegoak oraindik zer nolako formak eta itxurak hartu dituen erratea zaila da, baina intentzionalitatea aski argia: “arte eta jakintza arloko bulego bat da, eta ikerketa, eztabaida eta hausnarketa egitea du xede”. Interesa dutenentzat hitzez ere entzun dugu Miren Jaio bulegoaren nondik norakoak aipatzen Euskadi irratiko arratsekoan.
Eta orain (ahora gazt.) zenbait sortzaile gonbidatu dituzte bulegora, ahoz beraien lanak aurkeztu ditzaten: Aneta Szylak eta Hiwa K. (aza.17) eta Pedro G. Romero (aza.18). Artearen munduan eta bereziki bulegokoek dioten bezala forma jakinik gabeko ezagutza-formetan interesa dutenentzako bi emanaldi goloso, non zalantzari gabe lehengo biak Estrangement bezalako egitasmoak aurkeztuko dituzten eta Romerok ArchivoFX edo Maquina P.H. bezalako lan ildoak nora doazten azalduko duten.
Bulegotik atera eta bertze bulego batean sartzea ez da, itxura batean behintzat astegun bateko plan hoberena, baina ziur izan bulego honek ez duela zerrikusirik ordengailuaren pantailaurreko 8 orduekin.

Azaroaren 17a asteazkena, 20:00

Aneta Szylak & Hiwa K

Azaroaren 18a osteguna, 20:00
Pedro G. Romero

Bulegoa z/b Solokoetxe 8 bajo. 48006 – Bilbao bulegoa@bulegoa.org

Leave a Reply