ÁMÁR

January 1st, 2011

Ámár da Isabel Herguera (Donostia, 1960) zinemagilearen azken lana (momentuz). Orain dela urte gutxi batzuk ikusgai izan zen La gallina ciega filmaren jarraipena den honek Hergueraren lanaren egungo nondik norakoak erakusten ditu. Baita ongi erakutsi ere. Edu Elosegi (post-produkzioa) eta Xabier Erkizia (soinua eta musika) alde banatan izanik, Indian girotutako animaziozko filme honek mundu osoko proiektoreak bisitatzeko bidaia abiatu du. Eta hori egin zuela hilabete gutxi diren arren, utzi du arrastoa pelikulak, orain arte mundu osoko 30 bat jaialditan aukeratu baitute eta hauetan 7 sari jaso baititu.

Animadrid: Espainiako laburmetrai hoberena
Alcine 40: Epaimahaiaren aipamen berezia, Musika hoberenaren saria
Euroshorts: Animaziozko filme hoberena
Festival de Cine de Zaragoza: Epaimahaiaren aipamen berezia
Leioako laburmetrai lehiaketa: Laburmetrai hoberenaren saria
Ibercaja animaziozko laburmetraien jaialdia: Bigarren akzesita

….

Leave a Reply