“PUMP DOWN” THE VOLUME

January 24th, 2011

Albiste katastrofista beldurgarri arnasmoztaile horietako batekin egin dugu gaur topo: entzulea, ezjakintasunez, entzule ez izateko entrenatzen ari da. Adios! Zer arraio egin behar dugu guk hori hala bada? Da, eta ez da. Letra txikia. Letra txikia beti: otorrinolaringologoa eta irakasle da bera, eta gaur (2011-01-21) hitzaldi bat du ematekoa Bilbon, esateko, gaur egungo ohituren eraginez, gortzen ari garela. Asko. Oso.Entzumenari, lotan ere deskantsurik hartzen ez duen zentzu bakarrari, lan gehiegi egin arazteagatik: hainbeste zarata, musika hain altu, etengabe!, nonahi!, zinean, dendetan… eta gainera.. zertan ari gara? Festa eta zarata ez dira gauza bera!
Ez dugu nahi, zuek ez entzule izateko entrenatzea. Ez igo bolumena. Horrela ere entzungo gaituzue. Eskertuko dizue lotan ere deskantsurik hartzen ez duen horrek, eta baita guk ere.

Arratsekoa, Euskadi Irratia, 2011-01-21

Leave a Reply