CONCRETE LANDSCAPES
April 13th, 2011Eroman ospatuko den Pin Hole day 2011 ekitaldiak, Asier Gogortza (flickr) argazkilari beratarraren lanak erakustera emango ditu aurki.
Concrete Landscapes gaur egun erabiltzen ez diren eta zenbait kasutan paisaian bermoldatu diren bunker militarretan egindako argazki bidaia da. Asier Gogortzak “pin hole” kamerak balira erabiltzen ditu porlanezko bunkerrak. Barruko pareta horietan islaturik geratzen da kanpoko paisaiaren irudia eta Gogortzak esposizio luzeko argazkiak egiten dizkie irudioi. Modu hortan, naturari ebatsi eta naturatik zurgatutako argiek, porlanezko hormak moldatzen dituzte, batuketa metafora harrigarri batean.
Erakusketa 2010 Apirilaren 15ean zabalduko da, 18:30 tan Eromako Testaccio auzooko Città dell’altra economian, eta apirilaren 17 arte geratuko da. Ondoren RGB galeriara pasako da erakusketa. Hilaren 23an erakusketa sortzeko erabili teknikei buruzko tailer bat ospatuko da. Informazio gehiago hemen (PDF).
UPTER Euskal Saila, A.C.E., Ars-imago, eta Occhirossi – festival di fotografia indipendente jaialdiaren arteko elkarlanean.