workshop: RE-STUDY OF A RIVER

May 26th, 2011

Hutton_river

WORKSHOP
Erreka baten berrikaspena (Re-study of a river). Paisaia mutu baten erresonantziak
Xabier Erkiziaren eta Iñigo Telletxearen eskutik

2011ko ekainaren 8 eta 9an
11:00-14:00/16:00-19:00
Loiolako kultur etxea
DONOSTIA (Gipuzkoa)
Doan

Study of a river (1996) Hudson ibaia negu gordinean irudikatzen duen txuri-beltzezko film mutu eder eta erakargarria da. Ibaia urte osoan zehar irudikatzea helburu duen proiektu haundiago baten zati da filma. Inguratzen gaituen paisaiarekin dugun harremanean hausnarketa eragitea proposatzen digu tailer honek (bisualki nahiz akustikoki), ikusentzunezko adierazpenaren bidez. Horretarako, Peter Huttonen filma oinarri hartuta, paisaiei soinua jartzeko lan esperimentala proposatzen dugu. Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) eta Iñigo Telletxea (Bera, 1978) soinu artistek emango duten tailer honetan irudia eta soinuaren arteko elkarrekikotasun eta gatazken inguruko ariketa desberdinak egingo dira, isiltasunari buruzko hausnarketa praktikoa bultzatuz. Erregistro eta grabaketa mota nahiz teknika desberdinekin (urazpiko mikrofonoak…) lanean aritzeko aukera ere eskainiko da.

Peter Hutton (Detroit, 1944) hiriaren eta paisaiaren zinemagile eta erretratista sutsu eta poetikoenetako bat da. Marinel izandako artista honek, 40 urte eman ditu munduan zehar bidaiatzen, askotan karga itsasontzietan, ia egunkari pertsonal baten gisara, leku desberdinen ikerketa intimo eta ederrak sortzeko. Bere filmeek leku aski desberdinak erretratatu dituzte: Yangtse ibaia, Poloniako Lodz hiri industriala, Islandiako iparraldea edo Bangladesh-ko kostaldeko itsasontzi-hilerriak, batzuk aipatzearren. Pelikula guzti hauetan, Huttonek munduari begiratu eta mundua imajinatzeko begirada berezko eta kontenplatiboa proposatzen dio ikusleari.

+ info: www.cristinaenea.org

Leave a Reply