MIKELAZULO 2006ko udazkena

October 26th, 2006

Mikelazulo kultur elkarteak irailarekin batera sormen-denboraldi berriari eman dio hasiera.
(versión castellano más abajo)

eskparet03.jpg

PROIEKTU BERRI BAT:
“PIEZAK”, esperimentaziorako gunea

Aurten proiektu berri bat eskainiko dugu Mikelazuloren Errenteria/Oreretako Beheko kaleko espazioan, hilabete bakoitzeko azken ostiraletan: PIEZAK izena eman diogu proiektuari. PIEZAK ekimen honen bidez esperimentaziorako gune bilakatu nahi dugu Mikelazulo: ekimen honetan ezein sormen arloko kideek hartu dezakete parte, eta laborategi moduan elkartuta hilabete bakoitzean iraupen askeko sormen PIEZAK erakutsiko dira.

Ekimen honek esperimentazio amankomunerako topagune izan nahi du, sormen arlo ezberdinei ateak irekiaz.

URRIAKO “PIEZAK”:

- “Desestructuras” ikuskizuna. Iraupena: 15 minutu.
Azalpena: ejercicio músico-poético basado en la creación, circulación y desfiguración de las ideas.

Egileak: Iker Fernandez (poemak), Oier Iruretagoiena “Tusuri” (musika esperimentala) eta Oscar Manso (kitarra).

- “Marra biluziak” bideo proiekzio artistikoa. Iraupena: 8 minutu.
300 marrazki oinarri hartuta, lau pertsonek modu askean egindako elkarlana da. Aitor Ruiz de Egino eskultoreak 300 marrazki egin zituen, Oscar Manso idazleak titulua edo testu batez bataiatu zituen. Emaitza Artelekun egon zen zintzilik zenbait egunez, arropa bailiran zintzilikatua. Horren ostean Anai Garciak irudiak hartu eta nahastu zituen, Roberto Yaben kitarra joleak azken muntaketarako musika originala egin zuelarik. Azken emaitza proiekzio honetan ikusiko da.

- “2 ahots”, antzezlan laburraren irakurketa. Iraupena: 20 minutu. Urtzi Urkizu eta Oier Guillan bigarrenak idatzitako testu batetik abiatuko dira irakurketa egiteko. Helburu eta ezaugarri nagusia, zentzua duen umore absurduarekin jolastea.

Informazio gehiagorako:
Mikelazulo: 943 517002/679977276

___________________

Mikelazulo inicia una nuevo curso, y con él una nueva iniciativa llamada “Piezak”. El objetivo es crear un núcleo abierto de trabajo y experimentación, que pueda mostrar al público sus propuestas cada último viernes de mes.

En octubre son tres las propuestas:

- “Desestructuras”, ejercicio poético-musical a cargo de Oscar Manso, Iker Fernandez y Oier Iruretagoiena “Tusuri”.

- “Marra biluziak” proyección artística fruto del trabajo libre y al mismo tiempo conjunto de Aitor Ruiz de Egino (escultor, autor de los dibujos), Oscar Manso (escritor), Anai Garcia (cámara y montaje) y Roberto Yaben (banda sonora original).

- “Bi ahots” lectura de un texto teatral que busca situarse en el humor absurdo a cargo de Urtzi Urkizu e Oier Guillan).

One Response to “MIKELAZULO 2006ko udazkena”

  1. xabi erkizia Says:

    [IGUA bidez]

    Ikusita ez daukanarentzat, hona hemen Errenteria-Oreretako Mikelazulo kultur elkarteari buruzko “No excuse” dokumentala(Urtzi Urkizuk zuzendua) GoogleVideon, ikusteko edo jeisteko:

    http://video.google.com/videoplay?docid=4284699185361432597

    Mikelazulo eta bertan egiten dena ezagutzeko ezinbestekoa.

Leave a Reply