ARTELEKU ITXITA… LOKAZPEAN

November 10th, 2011

IMAG0107

Azaroaren 5 eta 6an izandako euriteen ondorioz, Artelekun uholdeak izan ditugu eta eraikinaren beheko solairuan kalte larriak izan dira. Ondorioz, Arteleku momentuz, itxita dago.
Hala ere, urte amaierara arte Arteleku-Tabakalera bezala aurreikusita genuen programak aurrera jarraituko du, ahal den neurrian, jarduerak beste leku batzuetara eramanda. Guztiaren berri ematen jarraituko dugu, hemen.

Artelekuko 1. eta 2. solairuan egoiliar gisan dauden artistak euren materialak jasotzera gerturatu daitezke goizez, 9:00etatik 14:00etara.

Azkenik, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu Artelekuren egoeragatik arduratu eta laguntza eskaini diguzuen guztioi. Momentu honetan ezinbestekoa da ongi koordinatuta lan egitea, kalteak baloratzen eta zein pausu eman aztertzen ari gara. Lagundu nahi baduzue, eskertuko genizueke aurrez gurekin harremanetan jartzea  produkzioa@arteleku.tabakalera.eu helbidean.

Mila esker!

Leave a Reply