SCÈNES, Nader Koochaki
December 5th, 20112011ko abenduaren 7tik 2012ko urtarrilaren 15era
Euskal Museoa, Baiona
“Scènes” imagina multzoa da eta oraindik planteatzen ari den obra gisa aurkezten zaigu. Eraiki nahi den egitura baten piezen disposizio partziala da, datekeena antzematen hasteko aukerak berarekin dituena. Agortu ez den egitasmo baten erakusketa momentua delarik mugitzen ari den hizkuntzan mintzo zaigu. Erakusketa honen bitartez obra sorta bat bataiatu baino, adiera formula bat proposatzen du Nader Koochakik.
Erreparatu duen objektutik metodo bat asmatzeko saiakera du “Scènes”-ek. Espazioaren eraldaketa bat gertatzen da bertan, elementuen birkokapen soilaz. Momentu fotografikoa bideora pasatuz denboraren dilatazio saiakera bat entseatzen du ere. Honakoa, argazkia atzean utziz, bideo instalazio moduan egonkortu den erakusketa da.
Informazio gehiago