TXORI MUGARIAK @ Arriaga antzokia
December 12th, 2011TXORI MUGARIAK
Maialen Lujanbio, Xabier Erkizia, Judith Montero
Abenduaren 12a astelehena / Lunes 12 de diciembre
20:00 Arriaga antzokia / teatro arriaga
Bilbo
Ez dira berdinak, izarrak eta urtaroak, ekonomia eta kultura.
Munduko ekonomia handiak, Hegoaldea husten du Iparraldea aberasteko.
Kultura txikiak, gureak, Iparraldea behar du, husten ari den Iparraldea, Hegoaldea aberasteko.
Non hasten da Iparralde bat?
Bada Iparraldetik areago Iparralderago bat, iparralderago eta iparralderago, hegoalderaino doana.
Non, nondik da Hegoalde? Politikak ezarria du, ez Geografiak. Hegoaldea Iparraldea ere bada. Eta Iparraldea Hegoalde. Ez da hego-iparrik nondik gabe. Eta nondik beti da zergatik.
Txori migrariek ez dakite…
Australiako aborigenek kantu-bideetan barna zeharkatzen dute lurralde gorria, kantua bera da bidea, eta bidea kantu bat da. Aire bat lur egina. Norabidea, non nora baino garrantzitsuago den bidea, ibilbidea, non bidea baino garrantzitsuago den ibilia.
Txori migrariak joan doaz…
Gu, txori mugariak gara.