ISILTASUNA
February 26th, 2012Goizean jaikitzen garenetik berriro oheratzen garenera arte, zarataz inguratuta bizi gara: autoak, berbaroa, kaleko lanak, trena, musika… Eta ez bakarrik hirian, herrian ere badira zaratak: txorien txioak, errekaren hotsa, behiak, haizea, ardiak… Bake gutxi izaten dugu egunak irauten duen denboran. Egun guztian izaten ditugu belarriak soinuz beteta, eta, hala ere, etxeko bakardadean kanpoko atea itxi arte ez gara konturatzen. Halako batean, lasaitu egiten gara, ez dakigu garbi zer den, baina zeruan gaudela iruditzen zaigu: noski, etxean gaude eta ez dago zaratarik. Harrigarria dirudi, baina zaraten munduan gure belarriak harritzen dituena isiltasuna da. Bat-batean ezer ez entzuteak erne jartzen gaitu, eta gustatu egiten zait sentsazio hori. Irakurri osorik
Onintza Enbeitak BERRIA egunkarian Bira iritzi sailean, otsailaren 26an.