Andoaingo gaztetxea arriskuan / en peligro
December 5th, 2006Andoaingo gaztetxea desagertzeko arriskuan dago. bihar, abenduaren 5a, 20:00etan manifestazioa.
Joan den abenduaren 1ean No means No talde iparramerikarrak bere emanaldia egiten zuen bitartean Ertzaintza gaztetxean agertu zen kontzertua bertan behera uztera behartuz. Andoaingo udala, dagoeneko 22 urtez martxan dabilen gaztetxea ixteko pausu berriak ematen hasi da.
El Gaztetxe de Andoain se encuentra en peligro de desalojo, o desaparicion o como lo querais llamar, manifestacion mañana martes 5 de diciembre a las 20:00h. El pasado 1 de diciembre, la Ertzaintza interrumpió el concierto que la mítica banda norteamericana No means No ofrecía en el gaztetxe, obligando a suspender el evento. El ayuntamiento dá un paso más en su intención de desalojar el gaztetxe que ya lleva nada más y nada menos que 22 años en funcionamiento.
December 5th, 2006 at 2:50 pm
ANDOAINGO GAZTETXEA AURRERA!, ez gaituzue geldituko!
22 urte luze dira, Andaoingo Gaztetxeak kontzertuak antolatzen dituela. Denbora luze honetan, milaka izan dira gure eskanatokitik igaro diren musika taldeak. Talde xumeak asko, sortu berriak edo dozenaka kontzertu eskainitakoak izan dute toki gure lau pareten artean. Euskal Herrian gaur egun puntan izan diren talde asko, lehen urratsak gaztetxe honetako eskenatoki txikian eginak dira, hots, Kortatu, Su ta Gar, Soziedad Alkoholika, Marea, Doctor Deseo, Negu Gorriak, Señor No, Nuevo Catecismo Catolico, Etsaiak, Barricada edo Dut bezalako bandak igaro dira gure etxetik… Estatu espainoleko talde asko ere izan dira gure artean. Talde esanguratsuak, Def Con Dos, Reincidentes edo Boicot kasu. Era berean, Europa zaharretik biran etorri diren talde askoren Euskal Herriko kontzertu bakarrak gaztetxe honetan izan dira. Mano Negra, Jingo De Lunch, Scream (Nirvana eta Foo Fighters taldeko kide den Dave Grohl ezaguna musikari zutela) gaur egun milloika disko saltzen dituzten Green Day, Snuff edo No Means No… Era berean, Andoaingo herriko kultura sustatzaile izateaz gain, herriko taldeen laguntzaile izan da. 80. hamarkadako Bap!! Ximorra, Karkaxa, Kutre, 90. hamarkadan Gaizkiñe, Cerdos Compases, %30 edo dagoeneko gure garaitan Natural Project edo Inoren ero ni topatu izan dira Gaztetxean. Azken batean, Andoaingo gaztetxea ezinbestean dago lotuta Euskal Herriko musika mugimenduarekin eta historiarekin. 22 urte ez dira hutsaren hurrengoa! Andoaingo Udaletxeak ez du gaztetxea maite, gauza jakina da. Instituzioek ez dute musika herrikoia gustoko, bere eskuetatik at dagoen deus onartzen ez duten bezala, beraien interes ekonomikoetatik kanpora mugitzen den oro maite ez duten bezala.
Pasa den ostiraleko gertakarien harira, Andoaingo Udala gaztetxea ixteko behar dituen pauso guztiak emateko prest da Gazte Asanbaladako kideei adierazi bezala. Udaltzaingoa eta Ertzantzak ez dituzte biolentziaz gure ametsekin amaituko. Ez da berria gaztetxea ixteko Udaletxeak duen idea, baino inoiz ez da horren present egon desalojo arriskua.
Ezin gaitezke eskuak gurutzaturik gelditu. Andoaingo gaztetxea defendatu behar dugu. Ez dezagun gure historiaren zati bat hiltzen utzi, interes partidista eta politikoen hatzaparretan!
Koldo Otamendi (musika kazetaria)