ERKIZIA @ Elgoibar

May 16th, 2012

erkizia_sotoan


Maiatzaren 20a igandea / Domingo 20 de mayo
19:00 / Kultur etxeko sotoa, Elgoibar (Gipuzkoa)

Izan zen, ez orain denbora aunitz, belarriak agintzen zuen garai bat. Ez pantailarik, ez argi itsugarririk, ezta idazteko gailurik ere ez genuenean, entzunez ikasten (eta ikusten) genuen. Entzunez bizi(iraun) izan ginen
Ahozkotasunaren garaia deitu diote jakitunek: Ahotsa egiaren jabe zen aroa.
Baina belarria ahantzi genuen bidean. Eta halako batean, beharbada berandu, konturatu ginen oker geundela. Orduan konturatu ginen entzulerik gabeko ahotsak ez duela oihartzunik. Eta gu, oihartzunez eginak gaudela.

Xabier Erkizia (Lesaka, 1975)
2002an musikari emanda bizitzea erabaki zuen. Ordutik, musikaren hainbertze bidezidor ezagutu du, nazioarteko musikariekin harremanak estutu ditu, ERTZ Bertze musikei eskainitako jaialdiaren (2000-2011) sortzaileetako bat da, Artelekuko Audiolab soinu laborategiko zuzendaria (2003-2011), [un]common sounds nazioarteko ikerketa proiektuaren bultzatzailea, Arto artian kolektiboko kidea, Euskadi irratian eta Berria egunkarian kolaboratzailea, hainbat filmetarako musikaren egilea, Euskal Herriko soinu-maparen (www.soinumapa.net) sustatzailea… Finean, soinu ehiztari nekaezina da. Musikaren mugak hautsi eta soinura iritsi zen. Orain soinuaren mugak zabaltzen ari da.

Antolatzailea: Sinuöse
Laguntzaileak: Elgoibarko Udala – Kultura saila / Lerun jatetxea / Elgoibar bizi-bizixa!

Leave a Reply