EUSKANTA 2012 (eta 2011, eta 2010)
June 8th, 2012“(Eromako) Gaztetxo bakoitzak poesia bat idazten du. Eta horrekin kantu bat egin. Berea. Euskaraz. Hauxe da EUSKANTA. Poesia eta musika, egiteko errazak direlako dira ederrak. Horren errazak, jende gutxik egiten dituela. Eta hauek poetak, kantariak, musikariak eta artistak deitzen dira.
Poesia garrantzizkoa da, egiazkoa delako. Bai eta absurdua denean ere. Horren askea da, mendeek lizentzia poetikoa eman diotela. Akatsak (itxurazkoak) egiteko lizentzia.
Musika apur batekin eta poesia kantatuz egiten da abesti bat. Hauxe da EUSKANTA. Ezaugarri batekin baina: kantuak euskaraz direla.
Gaztetxo bakoitzak poesia bat idazten du. Testu hauek guri eman eta guk euskaratzen ditugu. Ondoren, ordenagailu, teklatu eta mikro batekin, musika egiten hasten dira: instrumentu bat aukeratu. Musika esaldi bat egin. Beste instrumentu bat eta beste musika zati bat, eta abar. Lan honen ondorioz, kantuaren musika instrumentala burutzen dute.
Eta berak egindako musika horren gainean, gazte bakoitzak euskarazko testuak kantatu eta grabatuko du. Pixkanaka. Grabatutako material guziarekin kantuak montatu ditugu.”
(euskantako weborritik)
Hiru urtetan 60 kantu egin ondotik harro eta dotore ageri zaigu EUSKANTA proiektua, gure maverick gogokoena den Alex Mendizabalen (A.C.E. eta UPTER Euskal Sailaren proiektuaren babesean eta aurten Marcello Liberatoren laguntzarekin) egitasmo mastodontiko bezain goxoa. Bai, hitzik gabe uzten duen Eromako BESTE proiektu bat gehiago. Eta inkredulo xamarra bazara, edo hau idazterakoan esajeratua naizela uste baduzu, edo halakorik ez dela posible pentsatzen jarraitzen baduzu, soluzio erraxa duzu. Eman Euskantaren play botoiari. Gaur egungo gazteek musika egiten ez dakitela pentsatzen dutenentzako botika topatuko duzu (eta bidenabar eusko-hit-underground potentzial batzuk).
June 8th, 2012 at 4:10 pm
Marcello Liberatorekin batera egina aurten eta berak diseinatu du ere euskanta.wordpress.com
June 8th, 2012 at 4:58 pm
lixto, gehitua