Zaratak eskanerra atsegin egiten duenean…

August 15th, 2012

sin-titulo-5jpg2501120626-a

Esther Ferrer-ek BERRIAn (2012-08-15)

John Cage izan zen zure maisua performancean. Esan izan duzu hari esker «mundua aditzen» ikasi zenuela. Zer esan nahi duzu?

Gu, eta zu ere bai, ziurrenik, hezi gaituzte esanez «hau da musika, hau da zarata desatsegina», adibidez. Beraz, aukera batzuetara mugatzen zen musika; aukera horietatik kanpo zegoena ez zen musika. Cagek, hasteko, irakatsi zidan mundu honetan zaratak aditzen, eta ulertarazi zidan mundu honetako soinu batzuk eta zarata batzuk ezin zoragarriagoak zirela.

Zein zarata edo soinu, adibidez?

Behin eskaner bat egin zidaten, eta aparailuak zarata egiten du. Cagengan pentsatu nuen, eta zarata horri erreparatu nion. Horri esker, eskanerrean eman nuen denbora ziztu batean igaro zen! Are gehiago: esan dezaket esperientzia atsegina izan zela.

Leave a Reply