PRIX PHILLIP LEÓTARD 2012

November 25th, 2012

06 - copie

Baiona-Angelu-Miarritzeko Rencontres Improbables jaialdiaren 7. edizioa bukatu berri den honetan, jaialdi berezi honek aldioro egin ohi duen bezala Phillip Leótard sariak banatu zituen. Hauen artean, Sébastien Bouhanak (perkusioa), Robert Keramsik (eskultura) eta Xabier Erkiziak (ahotsa) egindako “Quelque chose de la terre” izeneko inprobisazio-performanceak originaltasunaren saria jaso zuen. Hauekin batera Studio-New York lan kolektiboak eta Gyohei Zaitsuk eta Ttipia ta Txomin Txalapartaren “Quelque chose de l’au-dedans” bezalako lanek jaso zituzten sariak. Réncontres Improbables jaialdiak alor desberdinetako artistak biltzen ditu, itsuan egindako topaketetan (alegia, parte hartzaileek elkar ezagutu gabe) ezusteko konbinazioak eta esperientziak sortu asmoz. 2012ko edizioan Antoine Bataille musikaria izan da, jaialdiko zuzendaritzarekin batera, artista gonbidatu-kuradore lanak bete dituena.

Leave a Reply