LISABÖ + PINBOL gazteszena

February 14th, 2007

Data/Fecha: otsailak 15 febrero
Lekua/Lugar: Gazteszena Donostia
Ordua/Hora: 21:00
Prezioa/Precio: 6 euro

Lisabö taldeak bere bosgarren lana dakarkigu 2007 urtearen hasiera honetan. Lan honek zenbait aldaketa dakazkigu baita Lisabören izaeran konstanteak diren beste batzuk ere. Egun, Karlos, Ivan, Eneko, Ionyu eta Javik osatzen dute taldearen muina. Javi berriz ere taldean, Amodio egitasmoa aurkezterakoan harturiko atsedenaren ostean. Argazkiari begiratuta Aida somatzen dugu faltan, Javiren sarrerarekin Ivanek gitarrak utziz eta bateriara itzulita ordezkatu dute.Izan ere 2 bateriaz, 2 gitarraz eta baxuaz osaturiko taldea izaten jarraitzen du. Lan berri hau Tolosako Bonberenea etxean grabatu da, bertan eroso, Karlosen ardura ziren gai teknikoak baina talde osoa inplikatu da ekoizpen lanetan, jada Lisabören soinua bezala ezagun zaiguna lortzeko, bai ederki lortu ere.

Lehenengo maketa taldeak ekoitzi ostean, Esan Ozenki Records, Acuarela eta Metak zigiluekin lan egina da talde hau eta bere disko berri honetarako berriz ere autoekoizpenaren bidea hartu du, bidehuts izeneko zigilua sortuz laguna den Inoren Ero Ni taldearekin batera. Norberak argitaratzeak baliatu egiten du norberak nahi bezala lan egiteak, horrela lan honek bi bertsio izanen ditu, bata CDan eta bestea binilozko LPan, zeinarekin batera CDa ere banatuko baita musutruk, biniloaren aldeko aldarrikapen garbia. Hauxe bada bidehuts zigiluaren lehenengo erreferentzia, Lisabö taldearen Ezlekuak izeneko CDa eta LP+CDak.

PINBOL 1996.urtean jaio zen beste talde baten errautsetatik (Guetto Sesamo). Hiruki batean osatzen dira (bateria, baxua eta saxoa). Orain taldea Igor (ahotsa eta baxua), Iñigo (gitarra)eta Carlos eta Santiago anaiak (pianoa-klarinetea eta bateria)osatzen dute. Beraien disko berria grabatu dute “I want to believe”Karlos Osinagarekin tekniko eta produktore gisa Tolosako Bonbereneako estudioan 2006ko apirila eta maiatzaren artean. Diskoetxez aldatu dute eta parte hartzen duten Psilocybe elkarteko zati den Psilocybina records-en seigarren erreferentzia aurkezten dute.

……..

Lisabö nos trae en este inicio de 2007 su quinto trabajo discográfico. Trabajo que nos trae algunos cambios en Lisabö al tiempo que mantiene algunas de las constantes de la banda. Hoy día el núcleo del grupo lo integran Karlos, Ivan, Eneko, Ionyu y Javi. Así observamos que Javi vuelve al grupo tras el descanso para centrarse en su proyecto Amodio. Mirando la foto echamos de menos a Aida, suplida en la batería por Ivan que con la entrada de Javi al grupo abandona la guitarra para volver a la batería. Por lo que Lisabö continúa siendo 2 baterías, dos guitarras y un bajo.

Este nuevo trabajo se ha grabado en Bonberenea de Tolosa, cómodamente, con Karlos como responsable técnico pero con todo el grupo implicado en la producción, para conseguir ese sonido que ya identificamos como propio de Lisabö. Tras autoproducirse su primera demo han trabajado con los sellos Esan Ozenki Records, Acuarela y Metak pero a la hora de hacer frente a este trabajo vuelven a apostar por la autogestión creando junto a la banda, y amigos, Inoren Ero Ni el sello bidehuts. Ezlekuak se presenta en dos formatos CD y en clara reivindicación de un formato difícilmente utilizable de no ser una autorprodución, en LP, vinilo, que además llevará el CD a modo de extra. Ésta es pues la primera referencia de bidehuts; Lisabö Ezlekuak CD y LP+CD.

PINBOL nació en 1996 de los restos de otra formación (Guetto Sesamo). Se constituyeron en trío (batería, bajo y saxo). Ahora la formación la componen Igor (voz y bajo) Iñigo (guitarra) y los hermanos Carlos y Santiago (piano-clarinete y batería). Han grabado su nuevo disco I Want to Believe con Karlos Osinaga como grabador y productor en el estudio de Bomberenea (Tolosa) entre abril y mayo de 2006. Han cambiado de casa y presentan la sexta referencia de Psilocybina records (Hondarribía), perteneciente a Psilocybe, organización musical en la que participan.

Leave a Reply