SINUOSE kromoterapia @ Elgoibar

February 7th, 2013

sinuose

Otsailaren 8a ostirala / Viernes 8 de febrero
23:00 / Kultur etxeko sotoa, ELGOIBAR (Gipuzkoa)

1997. urteko inauteritan, elgoibarko bi gaztek, Patxi Zabaletak eta Iban Urizarrek kontzertu berezi bat egitea erabaki zuten. Non? Herriko taberna batean, Malape tabernan hain zuzen (ondoren etorriko ziren bai Herriko Antzokia edota toletxean eginikoak, eta azkenik kultur etxeko sotoan egiten dituztenak). Urtero kontzertu ezberdinak eta bereziak izatea nahi zuten: Batzuk zaratatsuagoak, beste batzuk goxoagoak, batzuk arraroagoak, beste batzuk ez hainbeste, beti ere musikarekin gozatzea ardatz bezala.
Sinuose proiektuaren berezitasun handiena seguruenik proiektuaren lokaltasunean datza. Sinuose ez zen jaio beste musika talde batek izan dezakeen egarri hori asetzeko, hau da, kantak egin, diskoak grabatu, leku ezberdinetan jo… Sinuose elgoibarren bertan gorpuztu zen bezalaxe bertan egingo zituen kontzertu guztiak. Beste edozein taldek leku ezberdinetan jotzea nahiko luken bitartean, Sinuosek Elgoibarren eta elgoibartarrentzat eginiko kontzertuak izatea nahi zuten, eta gainera urtean bakarra izatea. Honek zentzu berezi bat ematen dio Sinuosek egiten duten musikari, ez du ez estilo, ez joera, ezta musika tresna konkretu bat erabili nahi, denak balio zaizkio. Musikarekin disfrutatzea eta disfrutaraztea da helburu, eta horretarako edozerk balio du: musika bortitza, lasaia, musika tresna tradizionalak edota modernoak, zinema itsuak, haurrentzako jostailuekin eginikoak…mugarik gabeko musika. Aurten 17. inauteriak izango dira, eta urtero bezala Sinuosek bereziki prestatu duen kontzertuak kolorea izango du ardatz nagusi bezala. Terapia egingo dute kolore eta soinuekin, Kromoterapia egingo dute.

Leave a Reply