ANTI COPYRIGHT edo COPYLEFT?
February 15th, 2006Egile eskubideak arautzen dituzten lizentzien inguruan oraindik gorabehera, eztabaida eta uste aunitz dago, eta horrek beharbada askoren ideiak nahasi ere egin ditzazke. Nahiz eta sarean gai honi buruzko informazio aunitz dagoen, beharbada merezi du ANTICOPYRIGHT eta COPYLEFT sistemen edo filosofien inguruan ezberdinketa egiteak edo behintzat bien artean dauden ezberdintasunetaz jabetzea.ANTI COPYRIGHT
Nagusiki, Anti-copyright-a lege oinarririk ez duen adierazpen politikoa da. Ez dago materiala banatzeko sistema ontzat onartua. Halaere, Berne-ko konbentzioaren arabera, autoreei edo egileei jabetzaren kontzeptua defendatzeko eskubide morala eskaintzen die. Argitalpen eta lan anarkista askok anti-copyright-a gisa honetako arauetan oinarritua erabiltzen du. Anti-copyright lanek honen gisako jakinarazpenak izan ohi dituzte:
@nti-copyright. Please distribute this material freely.
@nti-copyright. Material hau dohainik banatu, mesedez.
Anti-copyright-aren eta honen legezkotasunaren inguruan nahaste haundia dago. Hasiera batean, autoreak eskubide guztiak ukatzerakoan, bere lanaren gehiegikerietara edo erabilpen okerretera atea irekita uzten al du? edo bere lana testuingurutik atera eta erantzuteko eskubiderik gabe nahi bezala erabiltzeko aukera irekia uzten al du? norbaitek berea ez den lan bat berea dela esan al dezake? Erantzuna EZ da, jabetza eskubideak hasieran bezala mantentzen baitira.
Halaere moralki zaila izan daiteke autoreak eskubide hauek erabiltzea edo defendatzea, teorian hasieratik eskubide horiek ukatzen dituenean.
COPYLEFT
Copyleft sistemak kode libreko mugimenduan (Open Source movement) ezagutu zuen bere sorrera. (…) Copyleft-aren adibide ezagun bat LINUX da, iturri irekiko egitasmo librea, libreki erabili, landu, moldatu eta garatu daitekena, copyleft lizentzia orijinalaren arauak ondotik sortzen diren lan berri eta aldaketei eransten zaizkien bitartean.
Autore orijinalari nahiz honetan oinarrituta sortzen diren lan berrien egileei eskubide zenbait (aukeran) edukitzeko aukera eskaintzen die Copyleft-ak. Lizentzia desberdinak daude, beharbada erabilienak eta ezagunenak:
GNU General Public License – GPL
GNU Lesser GPL
Creative Commons.
Anti-copyright-a ez bezala, copyleft-a legalki onartuta dago. Halaere aukeratutako lizentziaren arauak modalgarriak dira egileak hortarako baimena ematen badu, beti ere. Alegia, lanari eman beharreko erabileraren arabera moldatzen dira.
iturria: UK Indymedia