FATHER MURPHY @ Matadeixe

March 18th, 2013

FATHER MURPHY
ostirala martxoak 22 ostirala / viernes 22 de marzo
22:30 / Matadeixe, AZKOITIA (Gipuzkoa)

Scott Walker-en lirikotasun ilunetik Swans-en gogortasunera, eta Current 93-ren liturgiatik Velvet Underground-en mistizismo hiritarrera. Indartsuak eta arraroak, Reverend Murphy-ren ondorengoak direla ziurtatzen duten 3 italiar hauek gozagarri ederrak dira belarririk izukaitzenentzat.
Aski ezagunak dira Father Murphy Italiako musika eszenan. Hedabideen babesik gabe, bai Italian eta bai nazioartean errespetua irabazi duten taldea bihurtu dira, Deerhoof edo Xiu Xiu bezalako taldeen ondoan jotzeraino. Zer espero Father Murphy-rengandik? Nekez defini daitekeen estilo eta genero nahasketa bat, non Italiako prog-rockaren, post punk Britainiarraren edo new wave-aren eraginak antzeman daitezkeen. Gertu daude baita Liars edota Sightnings bezalako taldeen gogortasunetik, baina orijinalak eta benetazkoak dira. Zuzenekoak magiazkoak dirudite, erritu psikodelikoak musika ilun eta geruzatuaren jarraitzaile ororentzat
http://fathermurphy.blogspot.com/
Live in Braganza (Nov 2012) http://www.youtube.com/watch?v=rIf2vVjlHyI

Leave a Reply