JUAN ZELAIA LETAMENDI BEKA
May 2nd, 2013OINARRIAK / Maiatzaren 15a baino lehen
Juan Zelaia Letamendi Musika-Beka musika-ekimenetan euskara laguntzeko asmoarekin aurkezten da. Hortaz, Euskara eta Musika elkartuta zabaltzeko aurkeztutako proiektuei lagundu nahi die Beka-Lehiaketa honek.
Proiektuak euskaraz idatzi eta defendatuak izango dira.
Musika-munduko edozein eremu ezberdinetako proiektuak aurkez daitezke Lehiaketara, baina interes berezia izan lezakete proiektu-mota batzuek, nahiz eta horietara mugatu beharrik ez dagoen:
- Alde sozial zabala duten egitasmoek (irakaskuntzan, adibidez).
- Euskal musika-ondarea birbalioesteko oinarrizkoak direnek.
- Beren emaitzetan Euskal Herri osora zabal daitezkeenek.
- Euskal Diasporarako baliagarritasun nabariagoa dutenek.
- Hedapen-teknologia berrien bidezko proiektuek.
Bi urtetik behin ematen da Beka, eta Beka-Lehiaketa gisakoa izan da berori, hau da, aurkeztutako proiektuen arteko lehia irekian Epaimahaiak aukeratutakoari ematen dio 9.000 -ko dirulaguntza.
 













![proyecto de documentación e investigación de la creación sonora experimental [UN]COMMON SOUNDS](wp-content/uploads/2010/04/uncom_blog.thumbnail.jpg)
