ISILTASUNARI BURUZ / SOBRE EL SILENCIO

May 27th, 2013

silencio_arteleku

ISILTASUNARI BURUZ / SOBRE EL SILENCIO
Un taller de MENCHU GUTIERREZen tailer bat

Ekainaren 4tik 7ra / Del 4 al 7 de junio
ARTELEKU, Donostia-San Sebastián
Izen ematea / Inscripción: Maiatzaren 31a baino lehen / Antes de 31 de mayo
+ info

Mintegi honek askotariko diziplinen eta lengoaien arteko elkarrizketa bat proposatzen du isiltasunaren kontzeptuari buruz. Tapiz poetikoen sail baten modura pentsatua dago, aztergai hauek dituela: elurraren, gauaren edo basamortuaren isiltasuna, literaturan, pinturan edo musikan; zinema mutua eta soinudun zinema; zarata eta beldurra; sekretuaren isiltasuna eta beste isiltasun sinboliko batzuk.
“Guztiok izan gara elurraren soinuak xurgatzeko moduaren lekuko. Elurra eta isiltasuna beti doaz elkarrekin; “elurra” hitza ia isiltasuna eragiten duen sorginkeriaren pareko litzateke; hala ere isiltasunaren esperientzia partekatzea oso bestelako kontua da. Elurra ispilu bat bezala aritzen bada begira dagoenaren aurrean, elurraren isiltasuna gure barne egoeraren ispilu akustiko bezala ere aritzen da. Gure isiltasuna izan daiteke isiltasunean islatzen dena, elurraren isiltasunak gure bokal guztiak irentsi ditzake, gure kontsonante guztiak, soinu oro, edo musika ezezagun bat atera dezake bertatik. Elurraren isiltasuna topaketa baterako prestatzen gaituela dirudien isiltasun bildua da.”

—–

Este seminario propone un diálogo entre distintas disciplinas y lenguajes en torno al concepto de silencio. Concebido como una serie de tapices poéticos donde se abordaran temas como: El silencio de la nieve, la noche o el desierto en la literatura, la pintura o la música. Cine mudo y cine sonoro. El ruido y el miedo. El silencio del secreto y otros silencios simbólicos.

Leave a Reply