EUSKANTA 2013

June 12th, 2013

euskanta1

EUSKANTA 2013
Scuola A. Rosmini, Roma (Italia)
Quest’anno 44 canzoni / Aurten 44 kantu.
Ascoltare e scaricare tutte qui / Hemen oso osorik hemen entzun eta jaitsi 
 www.euskanta.wordpress.com
Godete / Gozatu

Izaten dira batzuetan, bere dimentsio erraldoiengatik behar bezala, bere osotasunean ikustea zailak diren proiektuak. EUSKANTArekin halako zeozer gertatzen da. Egitasmoaren ideia zein den irakurtzea eta ulertzea ez da zaila: Gaztetxo bakoitzak poesia bat idazten du (kasu honetan italieraz). Testu hauek guri eman eta guk euskaratzen ditugu. Eta horrekin kantu bat egingo du. Berea. Euskaraz. Hauxe da EUSKANTA.
Hain xinple eta ulerterraz. Baina norbaitek imajinatzen al du zer den urtean 44 kantu egitea, euskaraz, euskaraz ez dakiten ehundaka umerekin, italian eta poesiaren ordain soilaren truke? Ba, hori ere bada EUSKANTA. Eta soilik horregatik ongi behatzeak, entzuteak merezi badu, ez ahantzi ikusezina den lan guzti hori, soinu guzti hori, norbaitek isil-isil baina kantari egiten duen hori dela halako musikari bizia ematen diona.
EUSKANTA, errandako guztiaz gain, amore baita, amorE Eroma, jakina. Biba zuek.

 

Leave a Reply