[audiolab] DONOSTIA NOISE tailerra

August 12th, 2013

donostia_noise

Tailerra: DONOSTIA NOISE
“Ezer ez ta zarata, iñor ez ta geriza”
(esaera zaharra)

Abuztuaren 20tik 23ra
Arteleku, Donostia (Gipuzkoa)
Izen-ematea: 2013ko abuztuaren 14a baino lehen info@audio-lab.org helbidean. Dohain.
Antolatzailea: Audiolab
Koordinatzailea: Jose Luis Espejo

DONOSTIA NOISE tailerrak auralitateari eta urbanismoari buruzko zenbait planteamenduren inguruan ikerketa proposatzea du helburu. Espazio komun, intimo nahiz pribatiboen soinu-izaerari arreta jarriz, ekitaldi honetan Donostia bezalako hiri batek zaratarekin mantentzen duen lotura eta ondorioz, lotura hauek eragiten dituzten politikak eta jokabideak (erakundeen aldetik, bai eta bizilagunen aldetik ere) aztertu nahi ditugu.

Zeri deitzen diogu zarata? Berdinak al dira Donostiako, edo esate baterako Bilboko zaratak? Nola pairatzendituzte, pairatzen badituzte, Donostiarrek zaratak? Nolako irtenbideak ematen zaizkie arazo hauei? Aldatzen al du zaratak hiriaren izaera bera? Ze zarata dira onartuak eta zein ez? Ze eragin dute balio hauek hiritarren egunerokoan? eta hiriarekiko pertzeptzioan?

Jonathan Sterne, R. Murray Schaffer, Barry Blesser, Ultra-Red, Brandon Labelle, Escoitar, Ricardo Atienza edo Karin Bijsterveld bezalako ikerlarien lanak oinarri hartuz, askotan unibertsitateen arlora mugatzen diren soinu-ikasketen jakintza, lan metodo horizontal eta sortzaileagoen bidez jorratzea da mintegi honen helburua. Zentzu honetan irakasle-ikasle erlazioa hautsi eta proposatzen diren irakurketak egunerokotasunean nola bizitzen diren adierazi nahi dugu. Izan ere, gai hauei buruz galdetzerakoan eta solasterakoan, jakintzak irakatsi baino, esperientziak bertakotasunean kokatzen diren emaitza, adierazpide eta irakurketa berri eta ugarietara hurbiltzen gaituzte.

Metodologia
Tailer honen metodologian bi afera nabarmen aipa ditzazkegu:

Metodo didaktiko horizontalak. Oinarrian, leziorik gabe, taldean ikastea da helburua. Horretarako, lan sesioak
galdera txandetan eta idatziei buruzko komentarioetan antolatuko dira. Egunero, bi idatzi nagusi aztertuko dira,
aldiberean bestelako testu gehigarriekin osatu ahal izango direnak. Aukeratuak izan diren parte-hartzaileek idatziak
aurretik jasoko dituzte, eta tailerra hasi baino lehen irakurri ahal izateko. Behin tailerrean, idatziez gain
ikusentzunezko adibideak eta entzunaldiak ere egingo dira. Aldiberean hirian bertan osatu eta aditu desberdinen
gidaritzapean egindako ariketa praktikoekin osatuko da tailerra.

Entzumenari buruzko zenbait ikasketa tailerra gertatuko den espazio akustikoan ezartzea eta aztertzea. Askotan erakundeen barne dokumentazio gisara geratzen diren jakintzak egunerokotasunean ezartzea. Azken finean, tailerreko parte-hartzaileen errealitate akustikoa, denon artean aztertzeko ikerketa gai bihurtzea da helburua.

Leave a Reply