NI NÜZU @ Foco Punto de vista

March 18th, 2014

maison2
NI NÜZU (Myriam Ayçaguer – Artegia, 2013)

Martxoaren 27a osteguna / Jueves 27 de marzo

20:00 / 3€ / Nafarroako Filmoteka – Filmoteca de Navarra
IRUÑEA-PAMPLONA (Nafarroa)
Ciclo Foco Punto de Vista zikloa

Badira izena duten etxeak… badira etxearen izena duten pertsonak…
Euskal Herriko herrietan, etxe zahar bakoitzak badu izen bat, betidanik berdina, etxeari eta etxekoei nortasuna ematen diena. Ni nüzü soinuzko dokumentalean, egilea Santagraziko etxalde batetara itzultzen da, bere amonaren etxera, segidarik gabe egon den baserri bat eta non laborantxako lanak geldituak diren iada. Bere mikrofonoekin eta familiaren laguntzarekin, etxe zaharrean eguneroko soinuak grabatzen ditu eta haur denborako soinuen berpizten entseatzen da. Lan honek nahasten ditu soinu horiek eta ahots batzuk – amonarena, ondoko herrietako jakile batzuena – etxe izenei buruz mintzatzeko: zoin da herrietan izen horietaz eginik den erabilera, zoin den bere ustez izen horien esanahia…

Soilik soinuz egindako dokumentaria Myriam Ayçaguerek zuzendu zuen eta ARTegia elkarteak ekoitzi. Jatorrizko bertsioa xiberotarrez egina dago. Hasieratik, lan hau azpitituluekin erakutsi izan da, filme bat balitz bezala, hitzak ez diren bertze irudirik gabeko filmea bezala.

Saio honetan, euskara batuazko azpitituluekin den bertsioa irakutsiko da.
Nafarroako filmoteka
Antonio Pérez Goyena pasealekua, 3
31008 – Iruña

Leave a Reply