KULTURA IRRATIAN, AURRERA BEGIRAKO ERRONKAK

May 23rd, 2014

Topaketa

Casares Irratiaren arnas berriaren erakusgarri, Irrati-topaketa antolatu da San Telmo Museoan, maiatzaren 27an. “Kultura irratian: aurrera begirako erronkak” izango da topaketaren izenburua.

Zer leku du eta izan beharko luke kulturak irratian? Irrati txikiek badute etorkizunik? Eta zer funtzio bete dezakete kulturaren hedapenean? Irrati kultural batek badu lekurik gaurko gizartean? Nola islatu daitezke irratian kulturako diziplina guztiak? Galdera horien erantzunak bilatzea izango da irrati-topaketaren helburua, eta esatari/gonbidatuek beren ikuspegia emango dute.

EGUNA: asteartea, 2014ko maiatzaren 27a
ORDUA: 19:30
LEKUA: San Telmo Museoa. Zuloaga plaza, 1. Donostia
PARTE-HARTZAILEAK:

  • Arantxa Iturbe. Irrati-egilea Euskadi Irratian
  • Gorka Bereziartua. Kultura-kazetaria Argian
  • Gaizka Amondarain. Irrati-egilea Hala Bedi Irratian
  • Iñigo Astiz. Kultura-kazetaria Berrian

Aurkezlea: Ana Galarraga. Elhuyarreko komunikatzailea

- info +: http://casaresirratia.info/2014/05/21/irrati-topaketa-kultura-irratian-aurrera-begirako-erronkak/

Leave a Reply