CAPTEUR DE RÊVES

May 22nd, 2014

attrapes-reves-rose-42-cm

IKUSGARRIA
Maiatzaren 24a larunbata (20:30)
Ziburu (Parrokiako gela)
PDF La Vie rêvée des Vagues

CAPTEUR DE RÊVES
Robinson konpainia (Akitania)
Dantza / Musika – 60 min
Capteur de rêves (1. zatia)
Ametsa, poesia, dantza eta musikak bat egiten dute Claude Magnerentzat. Honek, publikoa gomitatzen du une bakan eta eskuzabal batera. Bidaiatzean, mundutik urrunduak bezala obra berri bat ikusteko hartzen den astian, ikusleek deskubritzen dute, hasieran errealistak bezala identifikatuak diren jestu eta jarreretatik, nola bitxikeriak eta fantasiak dantza sor dezaketen.
La vie rêvée des vagues (2. zatia) Publiko guzientzako saioarentzat soilik, Corinne Lallemand, Beñat Achiary, Mixel Etxekopar, Claude Magne, Guillaume Dupuy artistekin
Bere ikusgarriari oihartzun egiteko, Claude Magnek ondoko artista hauek gomitatzen ditu: Corinne Lallemand, Syrtes konpainiako antzerkilaria; Beñat Achiary, kantaria/musikagilea, Mixel Etxekopar, musikaria eta Guillaume Dupuy, musikaria. Ziburuko Charlot Poli arrantzalearen oroitzapenetatik eta ametsetatik abiaturik, dantzak, poesiak, kantuak eta musikak ohiz kanpoko momentu bat eskainiko diete ikusleei.

Leave a Reply