1. PROKLAMA

June 6th, 2014

1. PROKLAMA: lantegi eta topaketen programa

ZOOM OUT
Itziar Okarizek gidatutako lantegia
Plaza aretoan, ekainaren 9tik 14ra
Ordutegia: 10:00etatik 14:30era (hilaren 13an, ostirala, izan ezik; orduan, 16:30etik 21:00etara izango baita)
Izen-ematea doakoa izango da, eta ekainaren 2ra arte egin ahal izango da.
CVa eta motibazio-gutuna bidali, helbide honetara: proklamar@gmail.com
Lantegiaren irekiera: Plaza aretoan, ekainaren 13an, ostirala, 16:30etatik 21:00era, eta larunbata, hilak 14, 10:00etatik 14:30etara

ERREKAN
Entzunaldi-sorta baten lehen aurkezpena
Aurrealdeko plazan, ekainaren 13an, ostirala, 18:30etik 20:30era; eta larunbatean, hilak 14, 12:00etatik 14:30era

ESNEA ETA GALLETAK
Kolectivo Mostrenko taldeak gidatutako topaketa
Aurrealdeko plazan, ekainaren 13an, ostirala, 21:00etan

——————————-

Zerbait ahots-goraz esatea. Zerbait adierazteko, toki bateratu bat aldarrikatzeko, ahots edo oihu andana igortzea. Zerbait modu ageriko eta publikoan adieraztea. Gobernu edo gertakizun bat hotsandiz azaltzea. Adibidez: 1. Proklama  honekin, lantegi eta topaketen programa inauguratuko da, 2014ko udan, Gasteizen. Horren bitartez, galdera honi erantzuten ahaleginduko gara, hainbat tokitatik: Gu geu, herritar xumeok, zenbateraino gara performance-ariketa bat? Galdera honek Judit Butler filosofoaren testu bat du oinarrian, Gu geu, herritar xumeokBiltzeko askatasunari buruzko gogoetak izenburua duena: ”Gu geu, herritar xumeok esapide enblematikoa iruditzen zaigu, pertsonak elkar izendatzeko eta askotariko modu politikoan biltzeko elkarrekin jardun ahal izatea dakarren herri-subiranotasunaren irudia. Horrek ez du esan nahi guztiak ados daudenik, baizik eta auto-baieztapena prozesu kolektibo eta partekatua dela ulertzen dutela”.

Zoom out lantegian, beraz, ekintza eta performance kontzeptuak praktikan jarriko dituzte, eta horien erregistroak zein irudikapenak dakartzan arazoak landuko dituzte; horietako bakoitza, zehazki, ekintza baterako proposamen germinal bat izango da, beronen, bere erregistroaren eta performancearen irudikapen grafikoko formen arteko joan-etorriko bidean.
Performancea zeinuen eta eraldaketa-tresnen ekoizpenerako berariazko bitartekoa dela jakinarazi, eta horri buruz gogoeta egiteko gonbidapena da.

Itziar Okarizen ekintzek (Donostia, 1965) abian jartzen dituzte irudikapenerako eta komunikaziorako hainbat gailu, euren hitzarmenak erabilita beroriek urratzen ahalegintzeko. Prozesu mimetikoa da, adierazleak testuingurutik ateratzeaz, antolamendu logikoaren aldaketaz, behatzen duenaren eta behatua denaren arteko rol-trukeaz eta errepikapenaz baliatzen dena.

Errekan, berriz, ipuin-liburu soinuduna da. Entzunaldi-sorta baten lehen aurkezpena izango da. Errekan, hain zuzen, Azalak sustatutako proiektu akustiko-libidinala da, Eskutik hitza laborategien testuinguruan sortutakoa. 2011. urteaz gero, lau ediziotan barna, hainbat artista, idazle, antzerkigile, teorialari eta ikertzaile sorkuntza-espazio batean bildu dira, idazkeraren performance-ezaugarria eta ahozkotasuna ikertzeko. Honako hauek parte hartu dute Errekan liburuan: Cristina Redondo, Elena Aitzkoa, Isabel de Naveran, Paula Caspao, Marion Cruza, Miren Jaio, June Crespo, Idoia Zabaleta, Rafael Martinez del Pozo, Ixiar Rozas eta beste ahots gonbidatu batzuk. Liburua oso-osorik entzun ahal izango da helbide honetan: azala.es/errekanErrekan liburuak Eremuak programaren laguntza jaso du.

Esnea eta galletak, bestalde, Gasteizko artistak, sortzaileak eta kultura-langileak biltzeko gunea da. Azalaren gonbidapenari jarraiki, Kolectivo Mostrenko taldeak antolatutakoa. Proiektu eratzailea izatea du helburu. Andy Kaufman umorearen aurkako showmanari omenaldia egitea da xedea, galletak esnetan bustita; “guk geuk” biltzeko dugun ahalmena eta kalitatea neurtzea; eta, azken batean, Eta gainerakoak, zer? galdera ber hiru egitea.

ARTIUM eta AZALAren arteko lankidetzan oinarritutako programa da Proklama.
Jarraipena izango du 2. Proklamarekin urriaren 6tik- 11ra bitartean.
[Kartelaren atzealdean dagoen testuak 36 ohar performatibo (Austin, Butler eta Virnotik haratago) 
du izenburu eta Ixiar Rozas Elizaldek idatzitakoa da]

Leave a Reply