Grabaciones en el campo #02 @ BULEGOA-TBK

June 24th, 2014

leve2

Ekainak 28 larunbata / Sábado 28 de junio
19:00 / Bulegoa Z/b, BILBo
Antolatzaileak: TABAKALERA, BULEGOA Z/B

Rafa Martinez del Pozo eta Esperanza Colladok partaide dituen LEVE taldearen soinu-arte proiektuaren aurkezpena eta We Only Guarantee the Dinosaurs, Esperanza Colladoren performancea.
Grabaciones en el campo #02 izenburupean, denbora tarte jakin baten eta landa eremu zehatzean grabatutako soinu-pieza bilduma jaso dituzte. Seriea osatzen duten piezak 2013. urteko bigarren seihilekoan ekoiztu ziren eta Castro de Cepeda inguratzen duten lursailak izan ziren grabazioaren ardatz. Hala ere, Leoneko herrixkan dagoen grabazio estudioa ere erabili izan dute.

Musika, performancea eta zinema bezalako sormen-arlo ezberdinetako artista gonbidatuek grabatu zituzten, Chús Domínguez, María Valle, Claudio Caldini, Javi Álvarez, Víctor Iriarte, Rouzbeh Rashidi eta Alex Reynoldsek, hain zuzen ere. Hauek, iragana berregin zezakeen ikuspegi etnografiko edo antropologikotik abiatuz landa-eremu lana egin beharrean, eurek propio sortarazitako soinu-egoerak dituzte oinarri eta leku, zein une, jakin horretara lotuta agertzen dira.

WE ONLY GUARANTEE THE DINOSAURS, ESPERANZA COLLADOREN PERFORMANCEA
Zinema-eskultura-dantzaren arteko loturaren oinordekoa den leku batetik, irudi filmikoaren adierazpenaren baldintzak eraldatu egiten dira. Zinemaren argitasunaren oihartzunak espazioaren zati bat bete egiten du eta berau ukitu daitekeen geometria magnetiko eta lurrunkor bihurtzeko ahalmena du. Horrela ikusita, proiektatzea ez da pelikula batean daudenak, pantaila baten azalean handitutako irudi optikoetan marraztea soilik; pentsaeraren (hausnartu, proposatu, iradoki) eta gorputzaren ekintza fisikoak (aurreratu, kokatu, antolatu) bezalako prozesuak erakartzea, baizik.

Leave a Reply