JEAN-LUC GUIONNET @ Arantzazu

August 7th, 2014

guionnet_zabala

Joan den uztailaren 22tik 27ra  bitartean Jean-Luc Guionnet musikari, konposatzaile eta soinu artista frantziarrak Arantzazuko santutegian egonaldi artistikoa egin du. Organoarekin esperimentatzen esperientzia haundiko gizona izan arren, Arantzazuko organoa inork baino hobe ezagutzen duen Pello Zabalaren laguntza paregabea izan du Guionnetek. Musika tresna honen ikerketaren emaitzak uda amaieran entzun ahal izango dira, bai zuzenean baita diskoan ere.
Musikari honek santutegi esanguratsuan egin duen egonaldia, etorkizunera begira GANDIAGA KULTURGUNEAK AUDIOLAB elkartearekin garatu nahi duen artistentzako egonaldi programa berritzaile baten barruan kokatzen da. Laister abiatuko den egitasmo honek, Arantzazuko ingurunea, ondarea, historia eta errealitatea lanabes gisara hartuz artelan berriak sortzeko arrazoi bihurtu nahi du. Hortarako, Arantzazuk artearekin eta sorkuntzarekin beti mantendu izan duen lotura estua eguneratzeko ahaleginean, lan egiteko aukera eskaini nahi die bertako nahiz atzerriko artistei.

Durante la semana del 22 al 27 de julio, el músico, compositor y artista sonoro francés  Jean-Luc Guionnet ha realizado una residencia artística en el Santuario de Arantzazu. Para ello, Guionnet ha contado con la ayuda de la que probablemente sea la persona que mejor conoce dicho órgano, el célebre fraile Pello Zabala. Los resultados de esa investigación artística se mostrarán a finales de verano en directo y próximamente en formato disco.
Esta experiencia se enmarca dentro de un programa más ambicioso de residencias artísticas que el CENTRO CULTURAL GANDIAGA pretende poner en marcha, en colaboración con la asociación AUDIOLAB,  en un futuro próximo. Este proyecto pretende fomentar la creación artística utilizando como material de trabajo a Arantzazu y su entorno, patrimonio, historia y realidad. En un intento de actualizar la estrecha relación que el monasterio ha mantenido con las artes históricamente, el programa de residencias prevé acoger a artistas locales como extranjeros.

Leave a Reply