SANTIAGO IRIGOIEN 1914-2007
May 7th, 2007Santiago Irigoien ez zen musikari esperimentala, ez elektronikoa, ez inprobisatzailea ere. “Xanti” konposatzailea, musikaria baina gehienbat txistulari aparta izan zen. Nafarroako Lesaka herriak eman dituen musikari zerrenda luzearen (Pepito Iantzi, Cándido Albistur, Pascual Aldabe…) lanen artean bereak dira “iria” edo “plus ultra” (izenburuak jartzerakoan nabari da Xantiren umore eta ironia paregabearen arrastoa) ezagunak. Baina bere bizi osoan jorratu zuen konposatzaile lanaren gainetik (nerabearoan hasi zen konposatzen), irakaskuntza (txistu nahiz atabalarena) izan zuen bizibide, eta ez soilik lanbide, txistulari honek. Bere magaletik pasa ginen ehun ikasletik goitik nekez ahantziko dugu gizon haundiak erakutsi, eskaini eta biztu zigun musikarenganako pasio eta maitasun amaigabea. Beharbada pasio horrek lagundurik, hainbertze maite zuen Lesakako musika bandak 150. urteurrena ospatu zuen egun berean zendu zen Xanti.
Bertze batez eta topikoari jarraituz bere musikak bizirik jarraituko duela erratea zilegi bada ere, eskerrak ematea eta bere memoria bizirik mantentzeko ahalegina da, nik behintzat, egin dezakedan gauza ederrena.
Eraman duzuna baino gehiago utzi diguzu.
Milesker Xanti.
xabier erkizia